Itxi

Musika

Astebururako musika

Pablo Milanes, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

Erredakzioa

Gaur gauean igoko da taula gainera abeslari kubatarra, baina sarrerak agortuta daude. Quique Gonzalez eta Rodrigo Leão musikariek ere emanaldia eskainiko dute asteburu honetan Donostian.

Musika zaleek hitzordua dute asteburu honetan Donostian. Hiriburuko Victoria Eugenia Antzokiak hiru abeslari handiren emanaldiak hartuko ditu datozen egunotan, bertan izango baititugu Pablo Milanes, Quique Gonzalez eta Rodrigo Leão.

Gaur gauean bertan, Pablo Milanes abeslari kubatarra Donostiako&' || 'nbsp;antzokiko eszenatokira igoko da 20:00etan.&' || 'nbsp;Nueva Trova Cubanako ordezkari nagusietako bat da Milanes, eta gazteleraz egin izan diren maitasun abesti onenetako batzuen egilea ere. Edertasunez gainezka egin ohi dute bere emanaldiek, baina Donostian eman behar duenerako sarrerak agortuta daude.

Edonola ere, musika hitzordu gehiago ditugu astebururako. Bihar, otsailak 20,&' || 'nbsp;Quique Gonzalez&' || 'nbsp; abeslariaren rock doinuekin beteko da Victoria Eugenia Antzokia, 20:30etik aurrera. Abeslaria, gitarra-jotzailea, konpositorea... erreferentzia bihurtu da zarata handirik gabeko rocka gustoko dutenetzat. Hala ere, Quique Gonzalez ez da bakarrik egongo Donostian. Bide Ertzean tolosarrek 20 minutuko emanaldi berezia eskainiko dute abeslariaren kontzertuaren aurretik. Sarrerak agortuta zeuden, baina aforoa handitu eta beste 45 jarri dituzte salgai. Antzokiko lehiatilan, Servikutxa kutxazainetan, telekutxan eta Kutxa.net web gunean eros daitezke.

Igandean&' || 'nbsp; Rodrigo Leão musikariaren txanda izango da. Egun Portugaleko konpositore nagusienetako bat da Leão, eta Portugalen hain ezagun diren SetimaLegião edo Madredeus taldeen sorreran zeresan handia izan du.&' || 'nbsp;Rodrigo Leão artistaren teklatuei laguntzen Cinema Ensemble taldeko beste kideak ere izango dira: Ana Vieira (ahotsa), Carlos Gomes (biolontxeloa), Viviena Toupikova (biolina), Celina da Piedade (acordeoia), Bruno Silva (gitarra), Luis San Paio (bateria) eta Luis Aires (baxua). Sarrern prezia 25 eta 30 eurotako da, eta salgai dira Antzokiko lehiatilan, Servikutxa kutxazainetan, telekutxan eta Kutxa.net web gunean. Donostia 2016 Europako Kultur Hiribururako Hautagaitzaren barruan programatu dute ikuskizuna.