Saskibaloia
ACB Kopa (Finalerdiak)
Power Electronic-Bartzelona, (64-72): Barça, Kopako finalera
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Bigarren eta hirugarren laurdenetan asko sofritu du talde katalanak, baina Ricky Rubioren gidaritzapean finalera sailkatzea lortu du.
Bilbon ospatzen ari den Errege Kopako finalerako sailkatu den taldea Bartzelona izan da finalerdietan Power Electronics Valentziari 64-72 irabazi ondoren.
Lehen laurdenean Bartzelona izan zen jaun eta jabe. Erraz saskiratzen zuten katalanek eta ez zioten erasoan erraztasunik eman Valentziari. Horrenbestez, lehen hamar minutuak Bartzelonaren aldeko 13-22ko emaitzarekin bukatu ziren.
Bigarren laurdenean partidaren egoera asko aldatu zen. Pixkanaka, Power Electronics aldeak murriztuz hasi zen eta partida berdindu egin zen bai joko aldetik baita emaitza aldetik ere. Barça hiru puntuko abantailarekin iritsi zen atsedenaldira (32-35).
Atsedenaldiaren ondoren Valentzia indartsu kantxaratu zen eta markagailuan aurrea hartzea ere lortu zuen laurdena bukatzeko 3 minutu falta zirenean. Azken minutuak jokatzeko Ricky Rubio kantxara sartu zen eta Bartzelona hobeto jokatzen hasi zen. Hirugarren laurdena 49-55eko emaitzarekin bukatu zen.
Azken laurdenean Bartzelonak ez zuen arazorik eduki eta garaipena lortu zuen (64-72). Honekin batera finalerako txartela ere lortu zuen.

