Itxi

Zinema

Londresko zinema golardoak

"Avatar" eta "En tierra hostil", BAFTA sarietarako faboritoak

Erredakzioa

Zinema Arteen eta Telebistako Britaniar Akademiak sariak banatuko ditu igande gaueko emanaldian. Zortzi izendapen lortu dituzte ekoizpen bakoitzak.

Avatar eta En tierra hostil pelikulak izango dira igande gauean Zinema Arteen eta Telebistako Britaniar Akademiak banatuko dituen BAFTA. Sail nagusietan zortzi izendapen lortu dituzte film bakoitzak.

Halabeharrez, Avatar filmaren errealizadorea den James Cameronek bere bikote ohia den En tierra hostil pelikularen zuzendaria Kathryn Bigelowekin lehiatu behar izango du, film onenenaren eta zuzendari onenaren sailetan, hain zuzen ere. Hala ere, film onenaren eta britaniar film onenaren sailetan topo egingo dute bi ekoizpen hauek Lone Scherfing zuzendari britaniarraren An education lanarekin.

Emakumezko aktore onenaren sariaren irabazlea film horren protagonista den Carey Mulligan, Meryl Streep eta Audrey Tautouren artean dago, besteak beste. Gizonezkoen aktore onenaren sailean izendapena lortu dute Jeff Bridgesek, George Clooneyk, Colin Fithek, Andy Serkisek eta Jeremy Rennerek.

Aurtengo BAFTA sariek espainiarrak berriro dituzte hizpide. Pedro Almodovar zuzendariak Los abrazos rotos filmarekin lehiatuko da atzerriko pelikula onenaren sailean.