Itxi

Artea

Argitalpena

Nav7, iraungitze-datadun arte aldizkaria

Erredakzioa

Azken alea 2016an etorriko da, urtero kaleratuko dute eta lehen argitalpenean Nafarroako Gobernuaren beka jaso duten artisten lanekin egindako dokumental bat aurkitu daiteke.

Nav7 Nafarroako espresio artistikoei buruzko aldizkari berri bat da. Bihartik aurrera, hausnarketak, elkarrizketak eta bilguneak hurbilduko dizkigu. 50 euroko salneurria izango du eta tamainu handikoa izango da. Webguneak izena emateko eta aldizkaria online ikusteko aukera ematen du.

"Nav espazio bat da, 7 garai bat", esan dute eragileek. Urtero argitaratuko dute eta 20106an etorriko da azken alea.

Mila ale kaleratuko dituzte, 50 euroko salneurriarekin:&' || 'nbsp;Tito Navarro eta Amaia Uriz kazetariek zuzentzen dute. 162 orrialde ditu lehen aleak eta artista hauen lana aurkitu daiteke:&' || 'nbsp;Carlos Irijalbak, Elena Goñi margolaria, Pilar Villanueva koreografa, Victor Eusa arkitektoa, Jorge Oteiza eskultorea, David Muñoz eat Ander Iribarren argazkilariak, Miguel Angel Ciganda diseinugilea, Souvenir taldeko musikariak, Alexx Lootz poeta edo Punto de Vista jaialdia.

Nav7 aldizkariaren arte zuzendaria Javier Errea da eta lehen alean Nafarroako Gobernuaren beka jaso duten artisten lanekin egindako dokumental bat aurkitu daiteke. Lehen aldiz argitaratuko dute DVD&' || 'nbsp;hori.

Gainera, lehen ale honetan, eta 20106ra arte egingo duten Guztietan Principe de Viana upeltegietako botilak emango dituzte, lehen honetan 2004ko erreserba bat izango da.