Albisteak
Ekainaren 4tik 14ra
David Guetta, DJ Tïesto eta Paul Van Dyk, Madrilgo Rock In Rion
Garazi Urdanpilleta
Munduko DJ ezagunentako hiruren saioak izango dira Arganda Del Reyn ekainaren 4an (Van Dyk), 5ean (Guetta) eta 11n (Tïesto). Jaialdirako sarrerak gaur jarri dituzte salgai El Corte Ingles sarean.
Munduko DJ garrantzitsuenetako hiru bildu ditu Madrilgo Rock In Rio jaialdiak. David Guetta frantziarra, DJ Tïesto holandarra eta Paul Van Dyk alemaniarra munduko dantzalekuak astintzen adituak dira eta ekainean Madrilgo Arganda Del Reyko Rockaren Hiria dantzan jartzera iritsiko da. Vamn Duk ekainaren 4an arituko da, Guetta 5ean eta Tïesto, berriz, 11n.
Bestalde, gaurtik aurrera salgai dira Madrilgo Rock In Rio jaialdirako sarrerak. El Corte Ingles dendetan eta sarean eta 902 400 222 telefonoan, 69 euroren truke (+banaketa gastuak). Ez dago bonurik, egunean eguneko sarrera erosi beharr dago. Sarrerarekin batera, autobus garraioa sartutua dago (Santiago Bernabeu estadiotik Arganda Del Reyra, joan-etorria). VIP sarrerak ere badaude, nahi dituenarentzat, 275 euroren truke (+banaketa gastuak).
Madrilgo Rock In Rio jaialdia ekainaren 4tik, 14ra artean egingo da 2.urtez. Orain arte, ondorengo izarren parte hartzea baieztatu duteantolatzaileek. Bon Jovi, Rihanna, Shakira, Miley Cyrus, Rage Against The Machine, Calle 13, John Mayer eta Metallica.