Itxi

Musika

Murrizketak

Euskal Herriko musika industriak arriskuan ikusten du etorkizuna

ETB

Esparru horretan lan egiten duten 45 enpresek manifestua aurkeztu dute gaur Bilbon. Bertan adierazi dutenez, 1.000 lanpostu zuzen daude jokoan.

Euskal Herriko musika industriaren plataformak manifestu bat aurkeztu du gaur Bilbon, sektoreak bizi duen egoera salatzeko.
Esparru horretan lan egiten duten 45 enpresa profesionalek jakitera eman dutenez, krisiaren eraginez insituzioek murrizketa gogorrak ezarri dituzte. Kultura eta musikarako aurrekontuetan %30 eta %70 bitarteko mozketak egin dituztela salatu dute, eta murrizketa horien ondorioz Euskal Herriko musika industriak arriskuan ikusten du etorkizuna.

Jendaurrean irakurri duten manifestuan jakitera eman dutenez, 45 enpresa, 1.000 lanpostu zuzen eta zeharkako beste 500 lanpostu omen daude jokoan. Egoerari aurre egiteko industriako beste alor batzuek jaso dituzten laguntzak eskatu dituzte beraientzat ere.