Itxi

Albisteak

Erakusketa

Chillida-Lekuko Zabalaga baserriaren berreraikuntza, iruditan

Erredakzioa

'Chillida. Zabalaga, poesia eta eraikuntza' izeneko erakusketak 22 argazki biltzen ditu, zuri-beltzean. Museoaren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldiei hasiera eman zaie bilduma honekin.

Chillida-Lekuko Zabalaga baserriaren berreraikuntza iruditan ezagutzeko aukera ematen du Chillida. Zabalaga, poesia eta eraikuntza izeneko erakusketak. 22 argazki biltzen ditu, denak zuri-beltzean. Eduardo Chillidak Zabalaga baserria aukeratu zuen bere eskulturak hartzeko toki gisa, eta irailean hamar urteko beteko ditu leku honek. Urteurren hori ospatzeko ekitaldiei hasiera ematen zaie inauguratu berri nduten erakusketarekin.

Baserriko hormetan ikusgai dira orain Giuliano Mezzacasa argazkilari italiarrak egindako 22 argazki, denak zuri-beltzean. Gertu-gertutik jarraitu zituen&' || 'nbsp; Mezzacasak baserriaren berreraikuntza lanak. Argazkilariak berak aukeratu ditu ikusgai diren irudiak, eta kronologikoki erakusten dira, ikusleak eraikuntzren lanak jarraitu ahal izaten ditzan.

Maiatzaren 25a arte izango da erakusketa ikusgai.
&' || 'nbsp;