Musika
Musika digitala
iTunesek 10.000 milioi abesti saldu ditu
Erredakzioa
12 milioi abestitako katalogoa dute. Datu horretara heldu zen abestia Johnny Cashen "Guess Things Happen That Way" izan da.
Applen ikusentzunezko denda birtualak, iTunesek, 10.000 milioi abesti saldu ditu dagoeneko. Horrela, Internet bidezko musika-salmentaren gorenean dago, Kaliforniako konpainiak azaldu duenez.&' || 'nbsp;
Johnny Cashen "Guess Things Happen That Way" izan zen datu sinboliko horretara heldu zen abestia eat Woodstockeko (Georgia, AEB) biztanle batek erosi zuen. iTunesen dendan 10.000 dolarreko gastua egiteko aukera izango du, doan.
2003an sortu zuten Applen denda eta 12 milioi abesti baino gehiagoko katalogoa du mundu osoan zehar. "Gure bezeroei esker ona azaldu nahi diegu, marka harrigarri hori lortzeagatik. iTunes munduko musika saltzailerik garrantzitsuena da eta harro gaude horregatik", azaldu du Eddy Cue Applen Interneteko zerbitzuetako presidenteordeak.
12 milioi abesti baino gehiagoko katalogoa du eta 55.000 telebista-serietako atal. Gainera, 8.500 film saltzen dituzte, 2.500 definizio altuan.&' || 'nbsp;