Mikel Urizar tokikomeko presidentearen lekukoa hartu du Urko Aristik, Etb-ko kazetariak. Proiektua sendotzea izango da orain bere zeregina, eta Nafarroako tokiko hedabideei hauspoa ematen ere ahaleginduko da Tokikom. Elkarri lekukoa paperean pasatzen ari zirela harrapatu ditugu. Gainera, gurekin izan dira Aitziber Zapiain (Antxeta Irratia), Eñaut Agirre (Kronika), eta Gorka Zabaleta (Baleiki). Urumeako kronika proiektua, TS Fundiciones langileen itxialdia, Iparraldeko herri hauteskundeak, Zumaiako euskara hitzaldi zikloak, eta Hendaiako Amodiozko Gutunen lehiaketa ere solasgai izan ditugu.



© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
