Urtarrilaren 29an Uribe Kostako Mihiluze txapelketako sailkapen ekitaldia egingo dute. Lehen Hezkuntzako eta DBHko gaztetxoek euskal kultura eta ondara ezagutzeko martxan jarritako ekimena da. Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du lehiaketa Topagunearekin batera. Topaguneko Iñaki Telleriak eta Hirukako Irantzu Sagarminagak eman digute ekimenaren berri.



© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
