telebista
Audientzia
757.000 lagunek egin dute bat ETBren programazio bereziarekin abenduaren 31n. Eskerrik asko!
EITB
Kanpaikaden emanaldiak gora egin du: Gasteiztik zuzenean egindako "Kaixo 2026" emanaldiak 350.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du. Bestalde, Lehendakariaren mezua lider izan da ETB2n, eta bi kateetan, orotara, 151.000 lagunek egin dute bat emankizunarekin.
-
Ilaski Serrano, Xabier Usabiaga, Africa Baeta eta Sara Gandara
Euskal Telebistak 2025 urteari agur esan eta 2026ari ongietorria egiteko prestatutako programazioarekin 757.000 lagunek egin dute bat, uneren batean, iaz baino 63.000 lagun gehiagok.
Urtarrilaren 31n, Imanol Pradales lehendakariaren urtezaharreko telebista mezua lider izan da bere ordutegian ETB2n, % 20,8ko audientziarekin; 2003tik eskuratzen duen audientzia-zatirik altuena izan da. Bi kateetan, batez beste, 151.000 lagunek egin dute bat Donostiako Miramar Jauregian egindako mezuarekin.
Gasteizen ETBk prestatutako Gabon zaharreko kanpaikaden festa handiek, orotara, ETB1en eta ETB2n, 350.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu dute eta % 17,8ko audientzia, iaz baino ia 5 puntu gehiago.
ETB2n, nabarmena, "Kaixo 2026" saioaren aurretik emandako "Vaya Semanita" bereziak izandako harrera ona, baita ondoren emititutako "Ura Bere Bidean. Bizkaia" emanaldiarena ere. Hain zuzen, musika jaialdi handiak 300.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.
ETB1en, berriz, kanpaikaden ondoren "Biba 2026" euskal taldeen partaidetza izan duen tartea euskaldunen artean % 14,2ra iritsi da eta 160.000 lagunek jarraitu dute.
640.000 lagunek egin dute bat egunero ETBrekin, 2025ean
EITB taldeko telebistek % 11,7ko audientziarekin itxi dute urtea. Halaber, 640.000 lagunek aukeratu dute egunero ETB, batez beste. Gainera, ETB2 bigarren telebista kanal ikusiena izan da abenduan, % 8,9ko audientziarekin. Albistegietan erabateko lider izanda amaitu dugu urtea, % 23,5eko datuarekin. Eskerrik asko!!

