telebista
Hirugarren atala
Guabanek, yocahuek eta corocoteek indarrak neurtuko dituzte infernu-horman!
EITB
Orduan ikusiko dugu nor den benetan indartsua eta nor dabilen itxurakerietan. Gaur gauean, 22:15ean, ETB2n, ETB ON plataforman eta eitb.eus-en.
Denboraldi berria arrakastatsu abiatu ostean, gaur iritsiko da "El Conquistador del Caribe" abenturaren hirugarren atala, lehiaketan mugarri izan daitekeen proba horietako batekin. "Nor bere lekuan jarri ohi du infernu-hormak" esan izan da sarritan. Esaldi entzunenetako bat da, bai; eta egia borobila, ere bai. Urrutitik horma ikusitakoan irribarre urduria agertzen zaie lehiakideei; eta, hurbildu ahala, aurpegia aldatzen zaie. Denek dakite lehia horretatik erabateko garaile edo erabateko galtzaile irten daitezkeela; eta horixe da astelehen honetako immunitate jokoak dakarkien oparitxoa.
Hiru taldeak garaipen gosez datoz; eta, lehia hasi baino ez bada egin ere, bakoitzak motibazio-iturri bat du. Guaban taldeak, Aritz buru, aurrera jo nahi du, are gehiago Jairo kanporatu ostean. Carra kapitain duten urdinak lasaiago daude, Inesek proba gainditu ostean; baina, hori bai, horma modu batera edo bestera igotzeko prest. Bitartean, Marcelaren Yocahu taldekideek oraindik ez dute erabat lur hartu abenturan: irabazle gisa abiatzea luxua da, baina erorikoa latzagoa izan daiteke. Lehia prest da, baita ikuskizuna ere.
Gaur, 22:15ean, ETB2n, ETB ON plataforman eta eitb.eus-en.
Atal guztiak, noiznahi eta nonahi, ETB ON plataforman

