eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Batzen gaituzte emozioak

EITBren 3 kluba eta "Goa!zen" Ibilaldian izango dira igande honetan, Bilbon

EITB Media

2. gunean (Erro) izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. "Goa!zen"en emanaldia eskainiko du EITBk 17:00etan, eta Antxusekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.

  • EITBren 3 kluba eta "Goa!zen" Ibilaldian izango dira

    EITBren 3 kluba eta "Goa!zen" Ibilaldian izango dira

Erro, harri, har lelopean, igande honetan, maiatzak 29, ospatuko da 2022ko Ibilaldia Bilboko Abusu ikastolan, eta EITBk txoko berezia izango du 2. gunean (Erro). Bertan kokatuko da 3 klubaren espazioa, eta klubeko kide egiteko aukera egongo da 10:30etik 18:30era.

Horrez gain, arratsaldeko 17:00etan "Goa!zen"en emanaldia eskainiko du EITBk eta, telesaileko hiru aktoreren eskutik, abestu eta dantzatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Gainera, etxeko txikienek parada izango dute Antxus maskotarekin argazkiak ateratzeko. Egunean zehar hitzordu ezberdinak izango dira Antxusekin egon eta elkarrekin argazkiak ateratzeko. Irudi horiek 3 klubaren webgunean argitaratuko dira

3 klubeko kide egiteko aukera egongo da Herri Urratsen

3 klubeko kide egiteko aukera egongo da Ibilaldian.

Batzen gaituzten emozioak

Urtero bezala, EITB Ikastolen Elkarteko ospakizunetan bidelagun eta babesle nagusi izango da, bi entitateen arteko aliantza berretsita. Hala, EITBren medioek Ibilaldiko jarduera eta ekitaldien berri emango dute, telebistan, irratian zein webgunean. Besteak beste, han izango dira Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Euskal Telebistako informatiboak ere. eitb.eus-ek ere emango du jaiaren berri egunean zehar.

Bi urteren ostean, pandemiak eragindako aforo mugarik gabe elkartzeko aukera izango da berriz ere aurtengo jaietan eta egoera horrek dakarren ilusioaren isla eta igorle izan nahi du EITBk, batzen gaituzten emozioen bilgune eta isla.