Hiru urterekin iritsi zen Kevinth Cardona Patiño Ondarroara, eta gaur egun 22 urte ditu. Kolonbian jaio zen, eta bertako musika aukeratu du Savel Travel saioan. Amarekin etorri zen Ondarroara, izan ere bazuten familia udalerri horretan. Empanadak prestatu ditu saiorako.
Ondarroarrek esango luketen modura, IbilaldiXE antolatu dute herrian. Hain justu, Xe! atzizkia hartu dute lelotzat, euren euskalkian oso presente dagoena. Herria txiki geratu da heldu diren milaka euskaltzaleekin.
Ondarroan, Ibilaldia ari dira ospatzen gaur. Milaka lagun gerturatu dira Euskal Herri osotik Bizkaiko Ikastolen jai handira. Bost kilometroko ibilbidean ekitaldi ugari antolatu dituzte.
Antolatzaileak pozik daude egunean zehar izandako parte-hartzearekin: "Ez da intzidentziarik izan, jaia irekia eta zabala izan da, eta jendeak orohar ondo pasatu du".
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatu du aurtengo Ibilaldia. Egun osoan zehar eta lau gunetan banatuta, haur, gazte nahiz nagusiek gozatzeko egitaraua antolatu dute.
Zubixe izeneko 1. gunean izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. Gainera, 12:30etik aurrera, "Go!azen: Karaokea" emanaldia ikusteko aukera izango da, EITBren eskutik.
"XE" lelotzat hartuta, Ondarroako Zubi Zahar ikastolak Ibilaldia 2023 antolatuko du igandean, maiatzak 21. Abestian eta bideoklipean Aiora Renteriak eta Eñaut Elorrietak hartu dute parte. 'Biba Zuek!' saioa bertan izan da eta zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan du.
Ondarruko Zubi Zahar ikastolak antolatuta eta "XE" lelotzat hartuta egingo dute Ibilaldia maiatzaren 21ean. Abestian eta bideoklipean Aiora Renteriak eta Eñaut Elorrietak hartu dute, parte ikastolako familiekin batera.
BEC!en Bizi EITB jai erraldoi eta arrakastatsua ospatu da, eta 3 klubak ez du hutsik egin hitzordura. Antxus, 3 klubeko maskotarekin, argazkiak egin ahal izan dituzte bertaratutako haur, gazte eta helduek.
Bi urteren ondoren, berriro bueltatu da Araba Euskaraz, aurten Gasteizko Olarizu parkean ospatu da, eta 3 klubak ez du hutsik egin hitzordura. Antxus, 3 klubeko maskotarekin, argazkiak egin ahal izan dituzte bertaratutako haur, gazte eta helduek.
Bi urteren ondoren, berriro bueltatu da Euskal Eskola Publikoaren jaia. Aurten Labastian ospatu da, eta 3 klubak ez du hutsik egin hitzordura. Antxus, 3 klubeko maskotarekin, argazkiak egin ahal izan dituzte bertaratutako haur, gazte eta helduek.
Bi urteren ondoren, berriro bueltatu da Ibilaldia, aurten Bilbon ospatu delarik, eta 3 klubak ez du hutsik egin hitzordura. Antxus, 3 klubeko maskotarekin, argazkiak egin ahal izan dituzte bertaratutako haur, gazte eta helduek.
Abusu ikastolak antolatutako Ibilaldian, euskaraz bizitzeko urratsak eman dituzte igande honetan milaka lagunek. Eguraldia lagun, bi urteren ondoren indarberriturik itzuli da Bizkaiko Ikastolen jaia. Jarduera ugari izan dituzte aukeran bertaratutakoek, 'Go!azen'-ena bezalako kontzertu jendetsuekin.
Bizkaiko ikastolak eta euskara bultzatzea izan dira helburu nagusiak. Abusu Ikastolak 4,2 kilometro luzeko ibilbidea antolatu du, lau gunetan banatuta.
Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan ospatzen ari dira gaur 44. Ibilaldia, 4,2 kilometroko ibilbidean. Inaugurazio ekitaldian, asteon hezkuntzan lortutako akordioa "aniztasunaren eta elkarlaneran eredu" gisa goraipatu du Bildarratzek.
Euskara bultzatzeko elkarlanaren aldeko deia egin du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, igande honetan Abusun (Bilbo) izandako Ibilaldiko festan.
Erro, harri, har leopean ari dira ospatzen Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen jaia. Familia zein lagunekin "euskaratik eta euskaraz" ospatzeko eguna izango dute Bilbo inguruetan.
Abusu Ikastolak antolatu du Bilbo eta Arrigorriaga arteko auzoan egingo duten 44. Ibilaldia. Indarberriturik itzuli da Bizkaiko ikastolen jaia; 4,2 kilometro izango ditu ibilbideak, eta ekintza sorta oparoa eskainiko dute.
Aurtengo Ibilaldia Bilbo eta Arrigorriaga udalerrien artean dagoen Abusu auzoan izango da, Abusu Ikastolaren antolakuntzapean. Larunbat arratsaldean ibili dira jaialdiaren azkenengo detaileak prestatzen, eta 4 gune izango ditu: Ikastolan bertan, Ibaiondo Parkean, Ollarganen eta Montefuerten.
2. gunean (Erro) izango da EITB, eta 3 klubeko kide egiteko aukera egongo da bertan. "Goa!zen"en emanaldia eskainiko du EITBk 17:00etan, eta Antxusekin argazkiak egin ahalko dituzte haurrek. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi da beste behin.
Bilbok bi ekimen garrantzitsu hartuko ditu asteburuan: Hirian festibala eta Ibilaldia. Gainera, The National talde estatubatuarra Iruñeko Baluarten joko du.
Igande honetan Ibilaldia ikastolen aldeko jaia ospatuko dute Bilbon, Abusu ikastolak antolatuta. Zaloa Aldatz gerenteak eman digu egitarauaren eta antolakuntzaren berri 'Egun on Euskadi'n.
Bilboko Abusu Ikastolak antolatu du Ibilaldiaren 44. edizioa. Indarberriturik itzuli da aurten Bizkaiko ikastolen jaia; 4,2 kilometro izango ditu ibilbideak, eta ekintza sorta oparoa eskainiko dute.
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Ikus-entzunezko taldea Ikastolen Elkarteko jaietan izango da aurten ere, haur eta gaztetxoentzako edukiekin, eta jarduera eta ekitaldien berri emango dute bere medioek.
Lankidetza hitzarmena berritu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Hurrengo hitzordua Araba Euskaraz da, eta bertan egongo da EITB.
Koldo Tellitu, Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Frantziako Konstituzio Kontseiluaren hizkuntza gutxituen legearen ebazpenaz eta Euskal Curriculumaz aritu da ekitaldian.
43. Ibilaldia ospatu dute gaur Sopelan, euskararen eta ikastolen aldeko jai giroan. Pandemiak markatutako edizioa izan bada ere, euskararen aldeko oihua ozen entzun da gaur Bizkaiko kostaldean.
3 klubeko kide egiteko aukera ere izango da. Bertan egoteko aldez aurretik izena eman behar da, baina jada beteta dago aforoa. EITB ikastolen ospakizunetako babesle nagusi izango da beste behin.
Ander Deuna eta Betiko ikastolek elkarlanean antolatuta, lau gune diseinatu dituzte baina ez da ohiko ibilbiderik izango eta izena eman beharko da antolatutako jardueretan parte hartu ahal izateko.
Betiko eta Ander Deuna ikastolek antolatuko dute aurten Bizkaiko ikastolen jaia. Xabi Aburruzagak musikak eta Xabier Payak hitzak jarri dizkiote Sopelan ospatuko den festari.
Honen adibide dira Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez, Herri Urrats eta Ibilaldia. Ikastolen premiak oso handiak izan ziren garaian sortu ziren eta garrantzi izugarria izan zuten.
2020ko Ibilaldiaren agur ekitaldia egin dute Elorrion. Azaroaren 13an "Ikastolak Herriari" ikuskizuna egingo dute, Donostiako Kursaalean, Euskal Herriko ikastolen jaialdi guztiek.