Azkena Rock 2024

Otsailaren 19ra arte

Hiru astez luzatu dute Azkena Rockerako bonu berezien eskaintza

L.Z.

Otsailaren 19ra arte 54 eurotan egongo da eskuragarri bonu berezia. Orain arte, besteak beste, The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins taldeen zuzenekoak iragarri dituzte.

Ekainaren 28an eta 29an Gasteizen (Mendizabala) egingo den Azkena Rock Festival jaialdirako bonu bereziak izan duen arrakasta ikusita, eskaintza luzatzea erabaki dute antolatzaileek. Modu horretan, otsailaren 19ra arte bonua 54 eurotan (+ banaketa gastuak) egongo da eskuragarri.

Hasiera batean urtarrilaren 29an bukatu behar zen bonu berezia erosteko aukera, baina hiru astez luzatu dute eskaintza.

Gainera, aurki talde gehiagoren izenak iragarriko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.

Orain arte baieztatutako kontzertuak

The Black Crowes

The Smashing Pumpkins

Gov’t Mule

Rocket From The Crypt

Modest Mouse

Alberta Cross

M Clan

The Sword