Azkena Rock

Ekainaren 28an, Gasteizen

The Gaslight Anthem, Azkena Rock jaialdian

Erredakzioa

Beste hainbat talderen kontzertuak ere iragarri dituzte, eta eguneko sarreren salmenta abiatu dute. Jaialdiaren hamabigarren edizioak bi agertoki izango ditu.

The Gaslight Anthem, Walking Papers, JJ Grey & Mofro, Uncle Acid & The Deadbeats, Heaven's Basement, Horisont, Troubled Horse, Sex Museum eta Los Zigarros taldeen zuzenekoak iragarri dituzte gaur Azkena Rockeko antolatzaileek.

Ekainaren 28an eta 29an Mendizabalan egingo den jaialdian The Black Crowes, The Smashing Pumpkins, Gov't Mule, Modest Morse, Rocket From The Crypt, M-Clan, Alberta Cross eta The Sword ere arituko dira.

Guztira 20 taldek parte hartuko dute hamabigarren edizio honetan. Beraz, beste hiru talderen izenak baino ez dira falta kartela osatzeko.

Esan bezala, jaialdia bi egunetan egingo dute, eta kontzertuak bi agertokitan banatuko dira.

Sarrerak

Talde bakoitzak zein egunetan joko duen ere argitu dute. Horrela, ekainaren 28an The Black Crowes, The Smashing Pumpkins, Modest Mouse, M-Clan, Alberta Cross, The Sword, Horisont eta Sex Museum igoko dira taula gainera, eta hilaren 29an, berriz, The Gaslight Anthem, Gov't Mule, Rocket From The Crypt, Walking Papers, JJ Grey & Mofro, Uncle Acid & The Deadbeats, Heaven's Basement, Troubled Horse eta Los Zigarros arituko dira.

Gainera, gaurtik aurrera, eguneko sarrerak eskuratu daitezke, 42 eurotan (+ banaketa gastuak. Bi eguneko bonoak 65 eurotan (+ banaketa gastuak) daude salgai.

Osteguna Rock Festival

Aurten, Araña Rock elkarte kulturalak antolatuta, ekainaren 27an hainbat kontzertu egongo dira Gasteizen.

Aurki itxiko dute edizio honetako kartela.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2013

Ekainak 28, ostirala

THE BLACK CROWES

THE SMASHING PUMPKINS

MODEST MOUSE

M CLAN

ALBERTA CROSS

THE SWORD

HORISONT

SEX MUSEUM

…eta artista gehiago baieztatu gabe

Ekainak 29, larunbata

THE GASLIGHT ANTHEM

GOV'T MULE

ROCKET FROM THE CRYPT

WALKING PAPERS

JJ GREY & MOFRO

UNCLE ACID & THE DEADBEATS

HEAVEN'S BASEMENT

TROUBLED HORSE

LOS ZIGARROS

…eta beste artista bat baieztatu gabe