Azkena Rock

Iragarpena

Azkena Rock Festival jaialdia 2022an itzuliko da

I. U. | Gaztea

Bilbao BBK Live jaialdiarekin gertatu den moduan, Gasteizko ekimena 2022ra atzeratu dute. Ekainaren 17an iragarriko dute kartela.

  • Azkena Rock Festival

    Azkena Rock Festival jaialdiaren artxiboko irudia Argazkia: Tom Hagen

Azkena Rock Festival jaialdia hurrengo urtera atzeratu dute, osasun egoera dela eta. Hasiera batean ekainaren 17rako iragarrita zegoenez, egun hori aprobetxatuko dute  antolatzaileek 2022ko kartela iragartzeko.

Egun berean, sarrerak itzultzeko epea irekiko dute, baina orain arte erositako sarrerek 2022rako ere balioko dute. Iggy Pop, Patty Smith eta The Offspring zeuden iragarpenen artean.