Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Gaztea Sariak

Zuzenekoa

Zuzeneko onena: Zetak, Xabi Bandini, Belako eta Eñaut Elorrieta

Gaztea

Azaroaren 3an abiatuko da botoa emateko epea, webgunean. Irabazlearen izena azaroaren 26ko sari banaketan jakingo dugu.

  • Gaztea Sariak 2020: Zuzeneko Onena

    Gaztea Sariak 2020: Zuzeneko Onena

Zetak, Xabi Bandini, Belako eta Eñaut Elorrieta lehiatuko dira "Zuzeneko onena"ren Gaztea Saria irabazteko bidean. Azaroaren 3tik aurrera egongo da zabalik botoa emateko epea.

1. Zetak

Talde berriaren sorrerarekin batera, kontzertu formatu berria proposatu zuen Pello Reparazek. 2019ko azaroaren 17an, proiektua zuzenean aurkezteko hitzordu berezia antolatu zuten Hernanin Zetakekoek, ikusleei emanaldiaren tokia aurretik jakinarazi gabe. Formatu berritzaileen alde egiten ari dira nafarrak, oholtza gainean muntaia ikusgarriak eskaintzeaz gain.

2. Xabi Bandini

'Biba!' diskoa aurkezten ibili da azken hilabeteotan Xabi Bandini, agertokiz agertoki, pandemiak egoera guztiz baldintzatu duen arren. Musikari gisa duen guztia ematen du nafarrak.

3. Belako

Plastic Drama diskoaren argitalpena atzeratu behar izan zuten arren, mungiarrek kontzertu-bira arrakastatsua egin zuten zenbait autozinetan udan, koronabirusaren krisiak eragindako errealitate berrira egokituz. Abuztuaren amaieran, Bilboko Euskalduna Jauregia bete zuten. 

4. Eñaut Elorrieta

Eñaut Elorrietak bigarren bakarkako lana argitaratu zuen 2019an: Irteera Argiak. Disko berria zuzenean aurkezten hasi zuen 2020. urtea. Konfinamenduak eragindako geldialdiaren ostean, berriz ekin die emanaldiei. Musikari bikainez inguratuta, ikuskizun intimista eta gertukoa da Elorrietaren zigilua.