Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Martxoak 22

Donostia atzean utzi eta Gipuzkoako lurretan dabil Korrika

L.Z. | Erredakzioa

Angelutik hasi eta Legorretara arteko bidea egingo du gaurkoan. Tartean, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Zestoa eta Azpeitia, besteak beste, bisitatuko dute lasterkariek.

1:52

Lau egun bete ditu Korrikaren 19. edizioak. Jai eguna izanik, gaurkoan inork ez dauka aitzakiarik euskararen aldeko urratsen bat edo beste ez egiteko.

Aukera zabala dute gainera euskaltzaleek, egun bakarrean hamaika udalerri zapalduko dituelako euskararen aldeko lasterketak.

Angelun hasita, tipi-tapa Legorretara arteko bidea egingo du 24 ordutan. Esan bezala, Ipar Euskal Herrian hasi du ibilbidea, eta kostaldetik iritsi da Gipuzkoara. Larunbat gauean Korrika Baionako kaletatik igaro da. Ondoren, Biarritz, Getaria, Donibane Lohitzune eta Hendaian izan du hitzordua goizaldeko orduetan. Goizeko lehen orduetan, berriz, Hondarribia, Irun, Lezo, Pasai Donibane eta Donostia igaro ditu.

Euskararen aldeko martxak Donostialdean egin du goizeko ibilaldi luzeena. 08:30ak pasata sartu da Korrika Donostiara, Bidebietatik barrena, eta, Pasai Antxon sartu-irtena egin ostean, Altzatik barrena jarraitu du bidean aurrera, auzoz auzo. Alde Zaharretik ibili ondoren, Korrika eguerdiko hamabiak jota iritsi da Bulebarrera eta hantxe hartu du lekukoa Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak. Izagirrez gain, beste hamaika aurpegi ezagunek eraman dute gaurkoan lekukoa; tartean, Realeko jokalariek, EiTBko aurpegi ezagunek edota erakundeetako ordezkariek. Ondoren, Antiguatik eta Añorgatik igarota, Korrikak Lasarte-Oriako bidea hartu du.

Usurbil atzean utzita, Korrikak kostalderako norabidea hartu du eta Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaia bisitatu ditu. Handik barnealderantz jo du, zestoarren, azpeitiarren, azkoitiarren, errezildarren, tolosarren eta legorretarren lurretan barneratzeko.

Martxoak 22, igandea

Angelu 00:43

Biarritz 01:22

Getaria 03:05

Donibane Lohizune 03:40

Hendaia 05:37

Hondarribia 06:09

Irun 06:48

Lezo 07:13

Pasai Donibane 07:48

Donostia 08:53

Lasarte-Oria 12:31

Orio 14:40

Zarautz 15:31

Getaria 16:21

Zumaia 16:55

Zestoa 17:40

Azpeitia 18:38

Azkoitia 19:31

Errezil 20:32

Tolosa 22:52

Legorreta 23:44

 

Kontsultatu hemen ibilbide osoa.