Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Ibilbidea

Gatibu eta Altxatu taldeek girotuko dute Korrikaren bukaera

I.A. | eitb.eus

Sorkun, Hibakusha, Maider eta Trikidantz ere izango dira apirilaren 9an Iruñean.

Albisteak (1)

Hamaika egunetan Euskal Herria zeharkatu ostean, 20. Korrikak azken pausoak emango ditu Iruñean.

Sarasate pasealekuan AEKri pasako zaio lekukoa azken aldiz, eta azken oinkadak emanda amaituko da 20. Korrika.

Lekukoak barruan daraman mezu ezkutua irakurri eta "Zirkorrika" zuzenean abestuko dute Izaro, Oihana Fernandez, Jurgi Ekiza, Miren Narbaiza eta Petti abeslariek.

Egunari amaiera biribila emateko, bukaera jaia antolatu dute gazte zein helduentzat. Festak hiru gune nagusi izango ditu. Horietaz aparte, gune txikiagoak egongo dira.

Antoñutin eguerdiko 13:00tik gaueko 21:30ak aldera arte kontzertuez gozatzeko aukera izango duzu. Altxatu (13:00), Gatibu (14:00), Hibakusha (16:00), Maider Zabalegi (17:30), Sorkun (19:00) eta Trikidantz (20:15) igoko dira eszenatokira. Alde zaharreko kaleak txarangak, gaitariek eta elektro txarangak alaituko dituzte.

Beste gune bat Errekoletas Plazak eta Aduana Txokoa plazek osatuko dute. Bertan txikientzako puzgarriak eta tailerrak egongo dira. Talo eta edari postuak, Korrika denda eta tonbola ere leku berean egongo dira. Gune hau goizeko 10:00etatik aurrera egongo da zabalik.

Labrit pilotalekua da azken gune nagusia. Bertan bertso-bazkaria egingo da. Sarrerak 12:00etatik aurrera egongo dira salgai. Bazkariaren ostean, dantzaldia egongo da Dantzaroren eskutik.

Gune txikietan beste jarduera eta ekitaldi batzuk egingo dira. Udal plazan, esaterako, Joaldunak elkartuko dira. Errigora Azoka San Frantzisko Plazan egongo da 13:30etatik 17:30ra. San Nikolas Plazan, berriz, artisau azoka irekiko da goizeko 11:00tan.

guneak

_imagen.jpg" />