2021/06/07

11:01

Maketa Lehiaketa

Irailetik aurrera

Gaztearen Maketa Lehiaketa bueltan da

Gaztea

Pandemiaren ondorioz hilabete batzuk atzeratu den arren, inoiz baino indartsuago itzuliko da lehiaketa. Aurten, gainera, 30. urteurrena beteko du ekimenak.

  • Raitx, 2020ko Maketa Lehiaketako irabazlea

    Raitx, 2020ko Maketa Lehiaketako irabazlea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pandemiaren ondorioz hainbat hilabetez atzeratu behar izan dugun arren, bueltan da Gaztearen Maketa Lehiaketa. Irailetik aurrera, Euskal Herriko musikari onenen bila hasiko gara berriz ere. Aurtengoa, gainera, edizio berezia izango da, lehiaketak 30 urte bete baititu.

Horrenbestez, hasi zuen lanak prestatzen, irailaren 7tik aurrera jasotzeko epea zabalduko dugulako, urriaren 13ra arte. Ondoren, ohikoa den moduan, bozketa fasea jarriko dugu martxan, urriaren 26tik azaroaren 3ra. Jarraian, azaroaren amaierako final handian jakingo ditugu irabazleen izenak.

Ohiko saririk ez da faltako aurten ere. Batetik, Epaimahaiaren Saria (5.000 euro eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera); bestetik, berriz, Entzuleen Saria emango dugu (2.500 euro dirutan).

Azken irabazleak

Raitx musikari donostiarrak eraman zuen Epaimahaiaren Saria 2020an. Entzuleen Saria, berriz, Kilimak taldeari egokitu zitzaion.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;