X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Sari berezia

Harrobia Saria: Maketa Lehiaketaren parte-hartzaileek lau kantako EP bat grabatzeko aukera izango dute

Gaztea | EITB Media

Azaroaren 25ean emango da Harrobia Saria, 30. Maketa Lehiaketaren final handian.

  • Maketa Lehiaketa

    Maketa Lehiaketa

Epaimahaiaren Sariaz eta Entzuleen Sariaz gain, aurtengo Maketa Lehiaketak sari berezi bat dakar: Harrobia Saria. Maketa Lehiaketaren hogeita hamargarren urteurrenean, Harrobia Sariaren irabazleak Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango du.

Oso Politak Maketa Lehiaketarekin bat egin du aurten, euskal musikarien talentuaren aldeko apustuan. Bilbon du egoitza zigilu gazte honek, eta musika taldeekiko hurbiltasuna, askatasun artistikoa eta sormen aniztasuna ditu ardatz, betiere berrikuntzaren aldeko apustu argian oinarrituta.

Irailaren 7an zabaldu genuen maketak jasotzeko epea, urriaren 13ra arte. Ondoren, ohikoa den moduan, bozketa fasea jarriko dugu martxan, urriaren 26tik azaroaren 3ra. Jarraian, azaroaren 25eko final handian jakingo ditugu irabazleen izenak.