2021/08/13

11:38

Maketa Lehiaketa

30. edizioa

Martxan da Maketa Lehiaketaren 30. edizioa!

Gaztea

Pandemiaren ondorioz hilabete batzuk atzeratu den arren, inoiz baino indartsuago itzuliko da lehiaketa. Euskal Herriko musikari onenen bila hasiko gara berriz ere.

  • Gaztearen Maketa Lehiaketa

    Gaztearen Maketa Lehiaketak 30 urte beteko ditu aurten

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pandemiaren ondorioz hainbat hilabetez atzeratu behar izan den arren, bueltan da Gaztearen Maketa Lehiaketa. Astelehenetik aurrera, Euskal Herriko musikari onenen bila hasiko gara berriz ere. Aurtengoa, gainera, edizio berezia izango da, lehiaketak 30 urte bete baititu.

Horrenbestez, hasi zaitezte zuen lanak prestatzen, irailaren 7an zabalduko dugulako jasotzeko epea, urriaren 13ra arte. Ondoren, ohikoa den moduan, bozketa fasea jarriko dugu martxan, urriaren 26tik azaroaren 3ra. Jarraian, azaroaren 25eko final handian jakingo ditugu irabazleen izenak.

Ohiko saririk ez da faltako aurten ere. Batetik, Epaimahaiaren Saria (5.000 euro eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera) izango da, eta, bestetik, Entzuleen Saria (2.500 euro dirutan).

Urtemuga berezia ospatzeko, EH Sukarraren (lehen Maketa Lehiaketa irabazi zuen taldea) "EH Sukarra" abetsiaren bideoklipa grabatu dute Nøgen taldeko musikariek, Gazteako hainbat aurpegi ezagunekin.

Azken irabazleak

Raitx donostiar musikariak eraman zuen Epaimahaiaren Saria 2020an. Entzuleen Saria, berriz, Kilimak taldeari egokitu zitzaion.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;