X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

30. edizioa

Ostiralean jakingo ditugu Maketa Lehiaketako lau finalisten izenak

Gaztea

Pandemiaren ondorioz hilabete batzuk atzeratu den arren, inoiz baino indartsuago itzuli da lehiaketa. Euskal Herriko musikari onenen bila hasiko gara berriz ere.

  • Gaztearen Maketa Lehiaketa

    Gaztearen Maketa Lehiaketak 30 urte beteko ditu aurten

Pandemiaren ondorioz hainbat hilabetez atzeratu behar izan den arren, bueltan da Gaztearen Maketa Lehiaketa. Euskal Herriko musikari onenen bila hasi gara berriz ere. Aurtengoa, gainera, edizio berezia izango da, lehiaketak 30 urte bete baititu.

Izena emateko epea bukatuta, bozketa fasea jarri dugu martxan, urriaren 27tik azaroaren 5era. Bozketa honetatik irtengo da Gazteako entzuleek hautatutako musikaria edo taldea, azaroaren 25eko final handian epaimahaiak erabakitako beste hiru taldeekin lehiatuko dena.

Nola bozkatu?

1. Sartu Maketa Lehiaketaren webgune berezian, eta aukeratu gehien gustatu zaizuen abestia epaimahaiak hautaturiko hogei lanen artean. Ondoren, sartu zuen datuak formularioan.

2. Jarraian, segurtasun gisa erabiltzen diren kodeak bete.

3. Prozesua amaitzeko, mezu bat jasoko duzue zuen helbide elektronikoan, esteka batekin. Zuen botoa baieztatu behar duzue esteka horretan klik eginez.

Sariak

Ohiko saririk ez da faltako aurten ere. Batetik, Epaimahaiaren Saria (5.000 euro eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera) izango da, eta, bestetik,GazteBizHitza Saria ,Entzuleen Saria (2.500 euro dirutan). Gainera, aurten sari berezia izango da: Harrobia Saria. Irabazleak Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat grabatzeko aukera izango du.

Urtemuga berezia ospatzeko, EH Sukarraren (lehen Maketa Lehiaketa irabazi zuen taldea) "EH Sukarra" abestiaren bideoklipa grabatu dute Nøgen taldeko musikariek, Gazteako hainbat aurpegi ezagunekin.

Azken irabazleak

Raitx donostiar musikariak eraman zuen Epaimahaiaren Saria 2020an. Entzuleen Saria, berriz, Kilimak taldeari egokitu zitzaion.