Albisteak

Aurkezpena

Korrika Kulturalak hamaika egitasmo eta ekitaldi hartuko ditu

L.Z.

Gasteizen egin duten aurkezpenean Xabi Solano izan da Korrikako kantua zuzenean aurkezten.

3:44
Korrikaren bideoklipa, Esne Beltzaren eskutik

Gasteizko Jimmy Jazz aretoak Korrika Kulturalaren aurkezpena hartu du gaur. Bertan edizio honetan abiatuko dituzten bi proiektu aurkeztu dituzte; Euskal Herriko hirietan, herrietan eta auzoetan egingo duten "Lekukoaren bila" ginkana, eta "Zuzeneko instanteak" ekimena.

Lehenengoa lehiaketa erraldoi batean oinarrituta dago. Hain zuzen ere, edizio honetan omenduak izango diren euskara ikasleei zuzendutako herrien arteko erronka da hau.

Bestalde "Zuzeneko instanteak" musika eta argazki erakusketa jarriko dute martxan. Guztira 20 argazkilarik parte hartuko dute, eta 2011neta 2012an hainbat kontzertutan ateratako argazkiak jasoko ditu erakusketa honek. Argazkiotan azaltzen diren musika taldeak zein bakarlariak, euskaraz abesten duten artistak dira: Berri Txarrak, Gose, Anai Arrebak, Ruper Ordoika, Esne Beltza...

Bukatzeko, solasaldi musikatuak, master class saioak, mahai inguruak eta zuzeneko emanaldiak egingo dira.