Albisteak

Irailaren 6an eta 7an

Junip, Dinosaur Jr. eta Belako, Kutxa Kultur Festibala jaialdian

L.Z.

Irailaren 6an eta 7an Donostian egingo den jaialdian Allo Darwin, William Tyler, Audience eta Disco Doom ere arituko dira.

1:28

Kutxa Kultur Festibalean arituko diren zenbait artistaren izenak iragarri genituen aspaldi, eta gaur irailean Igeldoko (Donostia) jolas parkean joko duten beste hainbat talde ezagutu ditugu.

Junip, Dinosaur Jr. eta Dover dira iragarpen berrietako batzuk, baina aipatutako taldeez gain, Belako, Allo Darwin, William Tyler, Audience eta Disco Doom ere izango dira Gipuzkoako hiriburuan.

Gainera, otsailean aurreratu bezala, Crystal Fighters, Built To Spill, Delorean, Crocodilles, Bobby Bare Jr. eta Damien Jurado egongo dira aurtengo edizioan.

Sarrerak

Sarrerak kutxasarrerak.net webgunean daude eskuragarri, 17 eurotan.

Egitaraua

IRAILAK 6

Agertoki nagusian

-Delorean

-Junip

-Damien Jurado

-Belako

-Allo Darlin

-William Tyler

Dance Hall agertokian

Bukowski DJ Set: Makala, Budin

Kutxa Kultur Musika agertokian

Grande Days, Buffalo, Codigo Bushido, Jus, Roulot

IRAILAK 7

Agertoki nagusian

-Dinosaur JR.

-Built to Spill

-Dover "Devil Came to Me"

-Crocodiles

-Bobby Bare JR

-Audience

-Disco Doom

Dance Hall agetokian

-Bukowski D Set: Makala, Budin

Kutxa Kultur Musika agertokian

Cohen, UK Bill, Lou Topet, Istrian, Napoka Iria

 

 

KutxaKulturFest 2013. Nuevos grupos confirmados. from Hervidero on Vimeo.