Albisteak

Kontzertuen agenda

Musika jaialdiak nagusi, abuztuko azken asteburuan

L.Z.

En Vivo eta Bonberenea Sutan jaialdiak egingo dituzte asteburu honetan, Bilbon eta Tolosan. Gainera, hainbat kontzertu egongo dira: Vendetta eta Su Ta Gar, besteak beste.

Gaurtik hasi eta igandera bitartean musikak aginduko du gurean. Euskal Herrian hainbat jaialdi eta kontzertu egongo dira datozen egunotan.

LARUNBATA

Larunbatean ere ez da musikarik faltako. Itziarren Semeak Bakion egongo da; Revolutionary Brothers, Elorrion; Emon eta Zirkinik Bez, Erandion; Kherau, Urduñan eta En Tol Sarmiento, Distorsion eta Gora Herria, Zeberion.

Bestalde, Tolosan Fermin Muguruzak "No More Tour" birako azken kontzertua eskainiko du, Bonberenea Sutan jaialdian.

Bukatzeko, Vendettak, Humanek eta Malderrek Zestoako plaza girotuko dute, eta Su Ta Gar, Enbata eta Koloka taldeek Milafrangan (Lapurdi) arituko dira.

IGANDEA

Emonek bigarren zuzeneko bat du igandean Euskal Herrian. Kasu honetan, Berriozarreko txosnetan.