Albisteak

Durangoko Azoka 2013

Plateruena Kafe Antzokia, Iheskide eta Arcada Social taldeen zain

Luzia Zugadi

Larunbatean Kauta eta Urtz igoko dira agertoki gainera.

Landako erakustazoka euskal literaturaren eta musikaren agertoki bihurtuko da igandera arte.

Aspaldi iragarri genizuen bezala, Ahotsenea sortzaileen guneak hainbat kontzertu hartu ditu aurten ere, baina emanaldi gehiago ere izango dira egun horietan Durangon. Hain zuzen ere, urtero bezala, Plateruena Kafe Antzokian, euskal musika nagusituko da.

Atzo, adibidez, Su Ta Gar taldeak disko berria aurkeztuko zuen zuzenean, 23:00etatik aurrera. Gaur, berriz, Iheskide eta Arcada Social igoko dira taula gainera, ordu berean.

Azokaren hirugarren egunean, Zeze eta Aguxtin Alkhat arituko dira, goizean, eta Urtz eta Kauta, gauean.

Bukatzeko, igandean, Korrontzi taldeak girotuko du Plateruena.

Kontzertuetarako sarrerak salgai daude jada.