Albisteak

Iragarpen berriak

Iron and Wine, Benjamine Clementine eta Astronautalis, BIME Livera

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urriaren 30ean eta 31n Barakaldon egingo duten jaialdian, Imagine Dragons ere izango da.

Hiru iragarpen berri egin dituzte BIME Live jaialdiko antolatzaileek. Hala, aspaldi iragarritako Imagine Dragons taldeari Iron & Wine, Benjamine Clementine eta Astronautalis gehitu zaizkio.

Sam Beam abeslari estatubatuarrak erabiltzen duen izen artistikoa da Iron & Wine. 2002an argitaratu zuen estreinako diskoa (The Creek Drank the Cradle), eta sei lan kaleratu ditu harrezkero.

Bestalde, 20 urte zituela Parisko metroko geltokietan bizitako pasarteak jasotzen dituzte Benjamine Clementineren abestiek. Aurten grabatu du estudioko lehendabiziko proiektua. Horixe izango da, hain zuzen, Bilbao Exhibition Centre (BEC!) erakustazokan aurkeztuko duena.

Bukatzeko, taula gainean eskarmentu handia duen taldea da Astronautalis. Hori horrela, orain arte eskainitako kontzertuetan ikasitakoa erakutsiko dute BIME Live jaialdian.

Sarrerak

Maiatzaren 31ra arte, 64 euroan egongo da eskuragarri bi eguneko bonua.

Larunbateko sarrerak ere salgai daude dagoeneko, 44 euroan (+ banaketa gastuak).

aketa gastuak).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Barakaldo