Albisteak

Kontzertuen agenda

Kontzertu ugari Euskal Herrian, Gabon festei bukaera emateko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Gatibu, Doctor Deseo, Willis Drummond, Perlak, Frenetik, Sumision City Blues eta Kokein arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

Urteko lehenengo kontzertua emango dute talde askok asteburu honetan. Gaur, adibidez, Gatibu Astigarragako Petritegi sagardotegira helduko da, sarrera guztiak agortuta. Gainera, Bilboko Santana 27 aretoak Doctor Deseoren urteko hitzordu arrakastatsuena hartuko du. Han, Las Tea Party ere izango da, gaua girotzen.

Bestalde, Oñatin Sumision City Blues taldea arituko da.

OSTIRALA

Bizkaiko hiriburuan bi hitzordu garrantzitsu egongo dira ostiral gauean. Alde batetik, Travellin' Brothers, Kafe Antzokian; bestetik, Gatibu, Santana 27 aretoan.

Aipatzekoa da, halaber, Willis Drummondek eta Kokeinek Gasteizen dutela kontzertua.

LARUNBATA

Gatibu hirugarrenez igoko da oholtzara larunbatean; kasu honetan, Santana 27 aretoko taula zapalduko du berriro.

Bizkaian baita, baina, Elorrion, Perlak eta PAM izango dira gaztetxean.

Gainerako zuzeneko esanguratsuenak Gipuzkoan eta Araban iragarri dituzte. Donostian, esaterako, The Lookers aterako da Bukowski aretoko agertokira. Oñatin, berriz, Pornox, SofoKaos eta Frenetik taldeen musika entzungo da, eta Gasteizen Sumision City Blues, Señor No eta Screamers & Sinner bihurtuko dira gaueko protagonista.