2017/06/02

11:39

Albisteak

Abuztuaren 4tik 9ra

Morat, El Drogas eta Zea Mays arituko dira Gasteizko festetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

M-Clan, La Raiz, En Tol Sarmiento, Huntza, Hesian, Mikel Urdangarin eta Maider Zabalegi ere aterako dira oholtzara, abuztuaren 4etik 9ra, Gasteizko jaietan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko Udalak Andre Mari Zuriaren festetako egitaraua aurkeztu du gaur. Ohi bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du Foruen plazako agertokian, abuztuaren 4tik 9ra.

Aurten, gainera, egun bat gehiago iraungo dute festek, eta M-Clan izango da, hain zuzen, oholtzara igoko den azken taldea (abuztuaren 9an).

Aitzitik, La Raizek irekiko du kontzertuen zikloa, abuztuaren 4an, ska, hip hop eta reggae doinuak uztartuz, eta Zea Maysen en txanda izango da festetako bigarren egunean.

Hilaren 6an En Tol Sarmiento gonbidatuko dute, eta arabarrek El Drogasi emango diote lekukoa. Hala, Enrique Villareal abuztuaren 7an igoko da taula gainera, Morat baino egun bat lehenago.

Bestalde, Machete plazan, lau zuzeneko egongo dira: Huntza eta Mikel Urdangarin, abuztuaren 6n; Maider Zabalegi, hilaren 7ean, eta Hesian, 8an.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;