Gasteizko jaiak 2022

Andre MAria Zuriaren jaiak 2022

Lau teilatu

Lau teilatu

1 / 12 Hurrengoa

19, 33 eta 35 urteko hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen, adingabeei sexu-abusuak egitea egotzita

Hiriburuko jaietako ekitaldi batean gertatu zen, astelehenean, abuztuaren 8an, eta bertan ezagutu zituzten hiru neska adingabek jasan behar izan zituzten ukituak.
Zabaleta,''Etxarrengo bonbarderoa'', Ogetan errege

Zabaleta,''Etxarrengo bonbarderoa'', Ogetan errege

Jose Javier Zabaletak Andre Maria Zuriaren Torneoko txapela jantzi zuen Joseba Ezkurdiaren bikotea osatuta. Finalean mendean hartu zituzten Unai Laso eta Ander Imaz, 11 eta 22. Zabaletak erakustaldia eman zuen.

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan izandako indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan izandako indarkeria matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute

Aurtengo jaietan, emakumeei egindako sei ziztadez gain, bi eraso homofobo izan dira, eta bart beste salaketa bat egon da, oraingoan adingabeko emakume talde bati ukituak egiteagatik.

Gasteizek balantze positiboa egin du, jaiak apur bat ilundu dituzten hainbat gertakizun izan diren arren

Gasteizek balantze positiboa egin du, jaiak apur bat ilundu dituzten hainbat gertakizun izan diren arren

Hiru pertsona atxilotu dituzte Gasteizko udaltzainek azken orduetan adin txikikoei ukituak egiteagatik. Sexu eraso horren salaketaz gain, beste ziztada bat gertatu da bart.
Urtaran: Jai bikainak izan dira, baina indarkeria matxistaren puntu beltza egon da

Urtaran: "Jai bikainak izan dira, baina indarkeria matxistaren puntu beltza egon da"

Gasteizko alkateak zehaztu duenez, sei ziztada izan dira, azkena, bart. Gainera, bi eraso homofobo izan dira, eta adingabe batzuei egindako ukituengatik hiru gizon atxilotu dituzte gaur gauean.
Ezkurdia eta Zabaleta, garaile Andre Maria Zuriaren txapelketan

Ezkurdia eta Zabaleta, garaile Andre Maria Zuriaren txapelketan

Nagusitasunez gainditu zuen Lasok eta Imazek osatutako bikotea (11-22)
Gorka Ortiz de Urbina 'Zeledon': ''Datorren urtean hemen egongo naiz; azkena izango da''

Gorka Ortiz de Urbina 'Zeledon': ''Datorren urtean hemen egongo naiz; azkena izango da''

Zeledonen igoerarekin bukatu dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak eta, hain zuzen ere, Gorka Ortiz de Urbina 'Zeledon'ek jai berezi hauen balantzea egin digu.

Zeledonen igoerarekin bukatu dira Andre Maria Zuriaren jaiak

Zeledonen igoerarekin bukatu dira Andre Maria Zuriaren jaiak

Ohiturari jarraiki, San Migel elizako kanpandorrera igo da Zalduondoko baserritarra, eta su ikusgarriekin datorren urtera arte esan diote gaur gasteiztarrek.

Gastronomiaz gozatzeko eta artisauen produktuak erosteiko aukera, Gasteizko jaietako arabiar azokan

Gastronomiaz gozatzeko eta artisauen produktuak erosteiko aukera, Gasteizko jaietako arabiar azokan

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan ohiko bilakatu da arabiar azoka, eta bertan izan da "Edozein Herriko..." saioa. "Zoko"an Arabiako jakiez gozatzeko aukera dago, baita artisauen postuetan erosketak egiteko eta hainbat tailerretan parte hartzeko ere bai.

Jende ugari bildu da blusek eta neskek antolatutako txorizo-pataten dastatze solidarioan

Jende ugari bildu da blusek eta neskek antolatutako txorizo-pataten dastatze solidarioan

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan blusek eta neskek antolatzen duten ekitaldietako bat da txorizo-pataten dastatze solidarioa. Bertan bildutako dirua elikagaien bankuari laguntzeko izango da, eta jende ugari bildu da ekintza solidarioan.

Gasteizko haurrek ederki asko gozatu dute erraldoi, buruhandi, zaldi eta txotekin

Gasteizko haurrek ederki asko gozatu dute erraldoi, buruhandi, zaldi eta txotekin

Andre Maria Zuriaren jaien azken egunean ere, umeentzako zein helduentzako hainbat ekitaldi egon dira, tartean erraldoi, buruhandi, zaldi eta txoten kalejira. Ederki ibili dira haurrak, nahiz eta batzuk buruhandien beldur diren.

Azken hamarkadako jairik jendetsuenak izan dira autengo Andre Maria Zuriaren jaiak

Azken hamarkadako jairik jendetsuenak izan dira autengo Andre Maria Zuriaren jaiak

Gorka Urtaran alkatea pozik agertu da gaur, azken urteetako jairik onenak izan direla adierazi du. Balantze berdina egin dute tabernariek.

Gasteizko blusek eta neskek jaietan gertatutako eraso homofoboak gaitzetsi dituzte

Gasteizko blusek eta neskek jaietan gertatutako eraso homofoboak gaitzetsi dituzte

Jakin denez, jai giroan gertatutako bi eraso homofobo salatu dira. Bata, taberna batean gertatu da, bestea txosna gunean. Hala jakinarazi du Urtaran alkateak. Biktimetako batek salaketa jarri du. Jazotakoa gaitzesteko, gaur arratsaldean, azken kalejiraren aurretik, elkarretaratzea egin dute.

Gasteizko jaietan izandako bi eraso homofoboak salatu dituzte erakundeek eta LGTBI+ elkarteek

Gasteizko jaietan izandako bi eraso homofoboak salatu dituzte erakundeek eta LGTBI+ elkarteek

Besteak beste, Gasteizko Udalak, Jaurlaritzak, Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak eta EH Bilduk gaitzetsi dituzte bi gizon homosexualek azken egunotan pairatutako erasoak.
Bi eraso homofobo izan dira Gasteizko jaietan azken orduetan

Bi eraso homofobo izan dira Gasteizko jaietan azken orduetan

Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak jakinarazi duenez, astelehenean, Alde Zaharreko taberna batean, gizon batek irainak eta bultzadak jaso zituen. Beste erasoa astearte honetan izan da txosnen esparruan. Gazte bati bizkarretik eraso egin diote, eta bi pertsonak jipoitu egin dute.
Gorka Urtaran: “Azken ordu hauetan bi eraso homofobo pairatu ditugu”

Gorka Urtaran: “Azken ordu hauetan bi eraso homofobo pairatu ditugu”

Bi eraso homofobo izan dira Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako azken orduetan, Gorka Urtaran hiriko alkateak Euskadi Irratiko "Faktoria"n adierazi duenez. Erasoetako baten biktimak astinaldiak pairatu ditu, eta besteak, ordea, irainak.

Zeledonen igoera, zuzenean gaur gauean EITBn

Zeledonen igoera, zuzenean gaur gauean EITBn

Aurretik, 22:30ean, ETB1ek Laso – Imaz eta Ezkurdia – Zabaleta bikoteek jokatuko duten Andre Maria Zuriaren Torneoaren finala emango du.
Jon Lanpazaran: ''Nire herri kirol gustukoena sega da, gogorrena baino gustukoena''

Jon Lanpazaran: ''Nire herri kirol gustukoena sega da, gogorrena baino gustukoena''

Jon Lanpazaran Herri Kirolaria izan da Edozein Herriko saioko gonbidatuetako bat. Goizean lehian ez, baina laguntzen egon den arren, herri kirolez baita bere zein senideen ibilbideaz aritu dira.

Ilara luzeak egin dituzte haurrek Gasteizen Gargantuaren ahotik sartzeko

Ilara luzeak egin dituzte haurrek Gasteizen Gargantuaren ahotik sartzeko

Ehundaka ume gerturatu dira Gasteizen Gargantua tripontziaren aho barrutik sartu eta, txirristatik jaitsi ondoren, ipurditik ateratzeko. Neskato batek azaldu digunez, asko eta asko urduri egon dira, beste batzuk beldurtuta, eta ilara oso luzea egon da.

Berakatz sopa, oilaskoa curry saltsan edo entsaladilla, Gasteizko kuadrillen arteko lehiaketa gastronomikoan

Berakatz sopa, oilaskoa curry saltsan edo entsaladilla, Gasteizko kuadrillen arteko lehiaketa gastronomikoan

15 kuadrillak parte hartu dute Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako 27. lehiaketa gastronomikoan, eta hainbat plater eder prestatu dituzte.

Neska eta blusa beteranoen txanda, Ama Zuriaren festetan

Neska eta blusa beteranoen txanda, Ama Zuriaren festetan

Ama Zuriaren festetako protagonistak. Goizeko mezaren ondoren, lore eskaintza egin diote Ama Birjinari. Gero, aurreskua eta kalean zehar ibili dira kalejiran.
Esther Espinosa 100 urteko neskari omenaldia

Esther Espinosa 100 urteko neskari omenaldia

Gasteizek maitasunez omendu du Esther Espinosa 100 urteko neskari, eta hark, hunkituta, gaur dantza egingo duela berretsi du, horrek bihar nekatuta egotea eragingo dion arren.

Gasteizko Suak, gaur gauean Edozein Herriko saioan

Gasteizko Suak, gaur gauean "Edozein Herriko" saioan

Saioa 21:30ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
Peoniak, krisantemoak edota bestelako suzko loreak nola sortzen diren ezagutu dugu Mikel Pagola adituarekin

Peoniak, krisantemoak edota bestelako suzko loreak nola sortzen diren ezagutu dugu Mikel Pagola adituarekin

Japoniar erako suak borobilak dira. Hanabi deitzen zaie eta suzko loreak dirudite. 200 metroko diametroa dute, eta nola sortzen diren marraztu digu Mikel Pagola su artifizialetan adituak.

Gorka Urtaran: ''Erabat hunkituta jarraitu nuen Zeledonen jaitsiera; merezi ditugu horrelako jaiak''

Gorka Urtaran: ''Erabat hunkituta jarraitu nuen Zeledonen jaitsiera; merezi ditugu horrelako jaiak''

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea elkarrizketatu du Ilaski Serranok igande honetan, abuztuak 7, Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren aurretik. Ikus ezazu bideoa.

Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon: ''Bereziak dira aurtengo jaiak, bi urtez egon gara zain''

Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon: ''Bereziak dira aurtengo jaiak, bi urtez egon gara zain''

Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon, Ilaski Serranorekin izan da EITB Mediako saio berezian, 2022ko Andre Maria Zuriaren jaiak komentatze aldera.

Edurne eta Zeledon Txiki: ''Oso polita izan da eta asko gozatu dugu; festazaleak gara betidanik''

Edurne eta Zeledon Txiki: ''Oso polita izan da eta asko gozatu dugu; festazaleak gara betidanik''

Hegotarrak kuadrillako Elaia Berganzo izan da aurtengo Edurne Txiki, eta Karraxi kuadrillako Unax Ferrera, berriz, Zeledon Txiki. EITB Mediako saio berezian izan dira jaietan bizitakoak kontatze aldera.

2022ko Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsiera Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaietan, osorik

2022ko Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsiera Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaietan, osorik

Pandemiaren ondorioz bi urtez jairik gabe egon ostean, 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietan murgilduta dago erabat Gasteiz. Milaka gasteiztarrek eta bisitarik pozarren hartu dituzte Zeledon Txiki eta Edurne. Ikus ezazu osorik Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsiera.

Ibilgailu deigarriak eta gidari umoretsuak Gasteizko goitibeheren jaitsieran

Ibilgailu deigarriak eta gidari umoretsuak Gasteizko goitibeheren jaitsieran

Ibilgailu bitxi ugari topatu ditugu larunbat honetan Gasteizko goitibeheren 5. edizioan. Ibilbidea aldatu dute aurten baina helmugara onik iristeko helburua mantendu dute partaideek.

Gasteizko nesken eta blusen kalejira, ezinbestekoa jaietan

Gasteizko nesken eta blusen kalejira, ezinbestekoa jaietan

Gasteizko erdigunean izan gara nesken eta blusen kalejira barrutik bizitzeko. Txarangak, txistulariak... Arabako hiriburuan jaiak ez du etenik!

Su artifizialak gozatzeko argibide eta gomendioak eman dizkigu Mikel Pagola adituak Gasteizen

Su artifizialak gozatzeko argibide eta gomendioak eman dizkigu Mikel Pagola adituak Gasteizen

Mikel Pagola su artifizialetan aditua da, eta "Edozein herriko" saioan izan da larunbat honetan, Gasteizko suak komentatze aldera. Jaurtiketa-teknika ulertzeko argibideak eman dizkigu; ikus ezazu!

Gari abeslariaren kontzertua, gaur gauean Lau Teilatu saioan

Gari abeslariaren kontzertua, gaur gauean "Lau Teilatu" saioan

Gasteizko Goiuri jauregiaren kanpoaldean eskainitako errezitalaz gozatu ahal izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en.
Goitibeheren 5. edizioak ikusmin ikaragarria sortu du Gasteizen

Goitibeheren 5. edizioak ikusmin ikaragarria sortu du Gasteizen

Larunbat jendetsua izaten ari da, blusek eta neskek antolatutako ekitaldi ugarirekin. Aurten goitiberen ibilbidea aldatu duten arren, helmugara onik iristeko helburua mantentzen da.
Festaz gozatzeko eta kalean lasai ibiltzeko eskubidea aldarrikatu dute emakumeek

Festaz gozatzeko eta kalean lasai ibiltzeko eskubidea aldarrikatu dute emakumeek

Ziztada eta sexu-erasoengatik kezkatuta daudela onartzen dute, Gasteizko jaietan gauez egiaztatu ahal izan dugunez.
Lasok eta Imazek Andre Maria Zuriaren Torneoko finala jokatuko dute, Artola eta Albisu mendean hartu ostean

Lasok eta Imazek Andre Maria Zuriaren Torneoko finala jokatuko dute, Artola eta Albisu mendean hartu ostean

Lasok eta Imazek garaipena lortu dute Artolaren eta Albisuren aurka (22-16) eta Andre Maria Zuriaren Torneoko finala jokatuko dute abuztuaren 9an.

Kutxi kaleko tabernetan asko murriztu da zaborra, berrabil daitezkeen edalontziekin hasi garenetik

"Kutxi kaleko tabernetan asko murriztu da zaborra, berrabil daitezkeen edalontziekin hasi garenetik"

Ustaritz Fernandez de Lezeta, Gasteizko Kutxi kaleko Txapeldun tabernan ari da lanean. Aurten, Kutxi kaleko 25 tabernetan edalontzi berrerabilgarriak eskaintzen dituzte. Ondorioz, asko murriztu da zaborra bai kalean zein tabernetan.
Gozategik eta Tremenda Jauriak gaua girotu dute Gasteizen

Gozategik eta Tremenda Jauriak gaua girotu dute Gasteizen

Gipuzkoako talde historikoak Matxeta Plazan eskaini zuen bart bere zuzenekoa; regueton taldea, berriz, txosnetan aritu zen.

Ikus itzazu larunbatean, ''Gasteizko suak'', zuzenean,  ETB1 eta eitb.eus-en

Ikus itzazu larunbatean, ''Gasteizko suak'', zuzenean, ETB1 eta eitb.eus-en

Andre Maria Zuriaren jaietako suak ikusgai izango dira, larunbat gauean, 22:30etatik aurrera, ETB1 eta eitb.eus-en.

Bizarrap eta Quevedoren 'Quédate' kantak arrakasta handia izan du Gasteizko jaietan

Bizarrap eta Quevedoren 'Quédate' kantak arrakasta handia izan du Gasteizko jaietan

Zeledonen jaitsieran 8.000 lagunek baino gehiago batera abestu zuten. Momentu hori birala egin da eta udako abestietako bat bihurtu da. DJaren jarraitzaileek beraiek dira abestiari izenburua jarri diotenak.

Jai giroa nonahi Gasteizen, Andre Maria Zuriaren egunean

Jai giroa nonahi Gasteizen, Andre Maria Zuriaren egunean

Gasteizen gaur dute egun handia. Tradizio eguna izaten da, Andre Maria Zuriaren eguna. Eta bart gaua luzatu bazen ere, blusak eta neskak goizean goizetik daude kalean eguna ospatzen.

1 / 12 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena