Albisteak
Bira
Esne Beltza taldeak lau kontzertu iragarri ditu irailerako
Lekeitio, Bermeo, Zalla eta Laukiz bisitatuko ditu Esne Beltza taldeak hilabete honetan.
-
Esne Beltza. Argazkia: Gaizka Peñafiel
Gelditu gabe dabil azkenaldian Esne Beltza, agertokiz agertoki, taldearen abesti arrakastatsuenak taularatzen.
Uda honetan hainbat kontzertu eman ditu Euskal Herrian, eta irailean ere oholtza gainean jarraituko dute Xabi Solanok eta taldekideek.
Sare sozialen bidez azken orduan zabaldu dutenez, guztira lau zuzeneko eskainiko dituzte irailean. Lehena, larunbat honetan izango da Lekeitioko plazan, Bizkaiko aipatu udalerriko festak direla eta. Hilaren 15ean, berriz, Bermeon dute hitzordua, eta astebete geroago, hots, irailaren 25ean, Zallan izango dira. Aurreikusitakoaren arabera, Laukiz izango da hilabete honetan harrapatuko duten azken herria (irailaren 15ean).
Kontzertuak
Irailak 2, Lekeitio
Irailak 15, Bermeo
Irailak 23, Zalla
Irailak 30, Laukiz
ilak 30, Laukiz