Albisteak
52. edizioa
Durangoko Azokan aurkeztuko dituzten diskoetan, estilo aniztasuna nagusi
LUZIA ZUGADI | eitb.eus
Abenduaren 6tik 10era, hainbat euskal talde eta bakarlarik disko berriak aurkeztuko dituzte Durangoko Azokan. Zein dira aurtengo nobedadeak?
-
Durangoko Azoka 2016. Argazkia: EiTB
Hamabost egun besterik ez dira geratzen Durangoko Azokaren 52. edizioari hasiera emateko. Abenduaren 6an irekiko dituzte Landako guneko ateak, eta abenduaren 10era arte euskal kulturaren topaleku izango da Durango.
Urtero bezala, euskal idazlez eta musikariz beteko da Azoka egun horietan. Batzuk diskoak eta liburuak sinatzen egongo dira, beste zenbaitzuk oholtzan igaroko dituzte ordu gehiago euren lanak aurkezten.
Baina zer aurkituko dugu Landako guneko erakusmahaietan?
Musikari dagokionez, nobedade andana ekarriko ditu Durangoko Azokak aurten ere. Estilo anitzeko proposamenak ikusiko ditugu Landakon jarriko dituzten standetan, rock musika, doinu elektronikoak edota ska soinuak lantzen dituzten musikarien lanak, adibidez.
Aurreikuspenen arabera, Berri Txarraken Infrasoinuak izango da 2017ko disko salduenetakoa, baina proiektu interesgarri gehiago aurkeztuko dituzte Azokan bertan: Anita Parkerren Anita Parker, Arkada Socialen Eromena Besarkatzen, Audienceren Isla, Bi Balaren Arazo modernoa, Bultzen Erraiak, Deloreanen Mikel Laboa, En Tol Sarmientoren AmETSetan, Eraulen Iraultza, Etsaiakeroren Lur errebeldean, Governorsen Zero, Beñat Igerabideren Geldialdi bakoitzean, Izaroren Hankapuntetan, Liberen Ilargia erori da, Odolaren Mintzoaren Etsipenaren aurka, Rafa Ruedaren Hiri kristalezkoa, Skakeitanen Glaera Beats, Su Ta Garren Su Ta Gar antzokietan, Ze Esateken Ibilita ikasten da erortzen, Zea Maysen Zea Mays 20 urte...
Zerrenda amaigabea da, euskal musikak altxor ugari eta kalitate onekoak ekartzen baititu urtero.
Durangoko Azokako musika nobedadeak:
Abereh: Zaunka datoz arin
Achiary, Julen: Bas (h) oan / Elkar
Aguerre-Valencia, Josiane: Barnetik / Haur musika - Ikas euskal pedagogia zerbitzua
Aita Madina: Munduko zoriona / Musika klasikoa - Ausart records
Alboka: Lurra, ur, haize / Pop, Folk - Aztarna
Albor, Philippe: Barnetik / Haur musika - Ikas euskal pedagogia zerbitzua
Anita Parker: Anita Parker / Musika elektronikoa - Mauka
Apalatxe: Analgama
Arkada social: Eromena besarkatzen / Rock - Mauka
Audience: Isla / Rock – bIDEhUTS
Beira taldea: Braillean
Beltrán Argiñena, Juan Mari: Soinu-tresnak Euskal Herri musikan 1985-2010 / Elkar
Berri Txarrak: 1,2,3 / Musika elektronikoa - Gor Diskak = Gor Discos
Berri Txarrak: Infrasoinuak / Rock - Only in dreams
Bi Bala: Arazo modernoak / Rock - Bonberenea Ekintzak
Birkit: Emen
Broken Brothers Brass Band: Txertaketa / Jazz, Blues - Errabal Jazz
Bultz: Erraiak / Rock - Mauka
Camino, Luis: Global Mundu Lab / Pop, Folk- DNDiskak
Deiedra: Ortziren mailukada
Delorean: Mikel Laboa / Elkar
Deus Ez: Deus Ez
Didar: Didar /Bedroom Studios
Eme: Beleak elurretan / Rock - Mauka
En Tol Sarmiento: AmETSetan / Ska - Baga-Biga musika ideiak
Enekora: Maitatzea nahiago / Txalap.art
Eraul: Iraultza / Deierri
Eris: Birkit
Erokomeri: Izan
Etsaiakeroak: Lur errebeldean / Rock / Baga-Biga musika ideiak
Etxahun elkartea: Dantz'Haka / ZTK elkartea
Euskatalites / Pantx Records
Garcia, Ander: Hiru : euskal musikaren oinarrietatik inprobisaziora / Jazz, Blues /Errabal Jazz
Gaur ez: II / Rock - Gor Diskak = Gor Discos
Governors: Zero... / Rock - Baga-Biga musika ideiak
Gudazaleak: Gudazaleak / Rock - Brixton Records
Hibai: Trip Tics. I-II / Rock - Gaztelupeko Hotsak
Hiri Galduak: Paititi
Huntza: Lumak / Pop, Folk - Mauka
Igerabide, Beñat: Geldialdi bakoitzean / Elkar
Irazoki, Joseba: Bas (h) oan /Elkar
Irigoien Aranberri, Joan Mari: Antzinako zuhaitza / Haur musika
Katxiporreta
Izaro: Hankapuntetan I / Pop, Folk
Andrés Zelaieta, Izaro: Om / Pop, Folk
Keu Agirretxea: Improphono / Pop, Folk - Mauka
Kiliklon ekoizpenak: 1,2,3... hemen da Miru / Haur musika - Sointek Produkzioak
La Banda del Abuelo: Rockanrolla mailu bat da / Desacorde; DDT Diskak
Larrepetit: Zuhaitz horiek / Rock - Gaztelupeko Hotsak
Libe: Ilargia erori da / Kantautoreak - Bonberenea Ekintzak
Liot: Haizeak eraman gaitzala
Lisabo: Egun bat nonahi / Rock - bIDEhUTS
MG banda: Hamelin
Marlik: Marlik
Mice: Mice
Mockers: Beats of Freedom
Montoia Revuelta, Xabier: Gorraizea / Pop, Folk - Gaztelupeko Hotsak
Mora, Kike: Berez datorrena / Jazz, Blues - Errabal Jazz
Mr. Pongo Band: Mr. Pongo Band /Taupaka
Mugaldekoak: Galdemoduen trilogía / Pop, Folk - Gaztelupeko Hotsak
Muguruza, Fermin: B-Map 1917 + 100 / Musika elektronikoa - Talka Records
Muguruza, Jabier: Leiho bat zabalik / Kantautoreak - Mara Mara Diskak
Mursego: %100 Oion : Mursego eta Oiongo herria / Kantautoreak - bIDEhUTS
Murugarren, Txuma: Marmokak eta itsas izarrak / Kantautoreak - Gaztelupeko Hotsak
Nogen: LYS / Pop, Folk - Mauka
Odolaren mintzoa: Etsipenaren aurka
Olea, Aitor (pianoa): Munduko zoriona / Musika klasikoa - Ausart records
Patxuko Nice: Hego haizea, ego querido / Rock - Mauka
Pelax: Talkak egiten du didaktika
Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Garratz eta Mingotsekin: Borobilean / Haur musika - Katxiporreta
Potx eta Lotx: Potx eta Lotx herriko festetan / Haur musika / Lanku bertso zerbitzuak
Roop, Alex: Kanta bizi emaileak / Filosofia eta erlijioa - Kontseilu Ebanjelikoa
Rotten XIII: Oi! Baldorba
Rueda, Rafa: Hiri kristalezkoa / Elkar
San Sebastian, Xabi: Zuhaitzak ez du beldurrik / Belarri
Skakeitan: Galera Beats / Musika elektronikoa - Mauka
Su ta Gar: Su Ta Gar antzokietan / Rock- Jo ta Ke Ekoizpenak
Tapia, Joseba: Besamotzak / Rock - Gaztelupeko Hotsak
Tenpora: Itzulika
The Fridays Crew: Harresien gainetik / Rock - Mauka
The Suicide of the Western Culture: B-Map 1917 + 100 / Musika elektronikoa Talka Records
Trini Fox: Letaginak
Txapito Guzman: Txapito Guzman... / Pott Produkzioak
Vendetta: Remix-ak : Durangoko azokarako edizio berezia / Ska - Vendetta
Yogurinha Borova: Amari / Musika elektronikoa - Gor Diskak = Gor Discos
Zabala García, Xabier: Antzinako zuhaitza / Haur musika - Katxiporreta
Zakill: Kill or die / BaztanSucks!
Zaparra: Putzu sakonetik
Zazkel: Ez entzun / Rock - Baga-Biga musika ideiak
Ze Esatek!: Ibilita ikasten da erortzen / Ska - Baga-Biga musika ideiak
Zea Mays: Zea Mays 20 urte / Rock - Zea Mays
Zenbait egile: 20 urtez euskal taupada / Folklore. Euskal musika - Erroa
Zenbait egile: Goazen, berriz uda! / Elkar
Zenbait egile: Haziak /Folklore. Euskal musika - Euskal Herriko Trikitixa Elkartea = Asociación de Trikitixa de Euskadi
Zenbait egile: Matte-Matte / Elkar
Zenbait egile: Mirailak : gure arteko begirada zeharkakoak / Rock - bIDEhUTS
Zirtaka antzerki taldea: Ongi etorri, lagun / Folklore. Euskal musika - Erroa; Kurkuluxetan elkartea