Itxi

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Durangoko Azoka

Abenduaren 6tik 10era

Durangoko Azokak 'Sormenaren lurraldea DA!' leloa hautatu du 52. ediziorako

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Kartelari dagokionez, Jose Antonio Sistiaga margolari donostiarrak hornitu du irudiz "sormenaren unibertsoa". Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era egingo dute aurten.

1:10

Durangoko Azokaren 52. edizioaren kartela eta ildo nagusiak aurkeztu dituzte gaur Bizkaiko aipatu udalerriko Kurutzesantu Museoan. Prentsaurrekoan aurreratu dutenez, "Sormenaren lurraldea DA!" leloari eutsita iritsiko aurten Azoka, abenduaren 6tik 10era. Hain zuzen ere, Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko presidentea izan da aurtengo leloa aurkeztu duena: "Sormenaren unibertsoak ez dauka mugarririk, sormenaren beraren mugetaraino iristen da. Unibertso horren oinarria kultura da, eta euskararen inguruan dabil berori".

Hala, Durangoko Azokan gauza asko gertatuko direla azaldu du: jendetza, liburuak eta diskoak, istorioak, abenturak, melodia berriak, ikuskizun apartak, emozioa, pasioa, gogoeta...

Halaber, Mugikak gogora ekarri du 52 egun falta direla Landako guneko urteko hitzordu nagusienak ateak irekitzeko, alegia, Azokak aurten beteko dituen edizioen kopuru berbera.

Kartelari dagokionez, Jose Antonio Sistiaga margolariak egin du diseinua, eta berorren pelikula esperimental bateko filmina batean dago oinarrituta.

Sistiagaren artelana

Gaurko prentsaurrekoaren bigarren plater nagusia kartelaren aurkezpena izan da. Oraingo honetan Jose Antonio Sistiagari egokitu zaio "sormenaren unibertsoa" irudiz hornitzea. Horretarako, Impresiones en la alta atmosfera pelikularen filmina batean oinarritu da Sistiaga.

Durangoko Azoka 2017, kartela, egilea: Jose Antonio Sistiaga

1932an Donostian jaioa, Euskal Herriko margolari adierazgarrienetakoa da Sistiaga.

Ikasle Eguna

Durangoko Azokaren bigarren egunean jende gaztearen topaleku bihurtuko da Landako. Izan ere, abenduaren 7an, Ikasle Egunak hartuko du lekua bertan. Gainerako bisitariek ere izango dute aukera egun horretan Azoka bisitatzeko.

Helduentzako tailerrak

Ikastetxeetatik heldutako jendeari zuzendutako tailerrak ez ezik, bigarren urtez jarraian helduentzako tailerrak ere hartuko ditu Azokak. Batik bat, euskara ikasleentzako hitzorduak izango dira: rap tailerra, Durangoko bonbardaketaren aztarnei buruzko visita gidatua, itzulpengintza tailerra eta "Autodefentsa digitalaren hastapenak" tailerra.

Izena emateko epea urriaren 31ra arte egongo da irekita.

Ahotsenearen 10. urtemuga

Datozen asteetan Ahotsenearen 10. urteurrena ospatuko du Azoka, herriz herri. Hurrengo geralekua Bilbon izango da, urriaren 20ean, non Mikel Etxaburu idazlea eta Kintsukoroi musika taldea elkartuko diren Bizkaiko hiriburuko BIBA kulturgunean.

Azaroaren 3an, berriz, Gasteizko Oihaneder Euskararen etxean Keu Agirretxea & Jon Gurrutxaga musikariak eta Karmele Jaio bilduko dira.

Bukatzeko, azaroaren 16an Azpeitiko San Agustin Kulturgunea Gorka Urbizu abeslariaren eta Gotzon Barandiaran idazlearen topaleku izango da.

leku izango da.