Albisteak

Kontzertuen agenda

Askotariko musika estiloak bat eginda, ekaineko lehenengo asteburuan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Yogurinha Borova, Fundación Tony Manero, Belako, Toundra, Glaukoma, Xoel López, Olatz Salvador, Itziarren Semeak, Berri Txarrak, Su Ta Gar eta Aneguria arituko dira asteburuan.

  • Yogurinha Borova

    Yogurinha Borova

OSTIRALA

Anoetako festak girotze aldera, Yogurinha Borova eta DJ Mola gonbidatuko dituzte ostiralean txosnen gunera.

Donostian ere izango da zer entzun. Batetik, Fundación Tony Manerok doinu dantzagarriz jantziko du Tabakalera, eta, bestetik, Dabadaban The Riff Truckers (+ Eneko Mobydick), Have a Drink On Me eta Malcomers Than Youngers izango dira protagonista.

Alabaina, Eibarrek hartuko du hitzordurik garrantzitsuena, bertan Ez Dok Fest jaialdiaren estreinako edizioa ospatuko baitute, Toundra, Belako, Viva Belgrado eta beste hainbat talderen zuzenekoekin.

Bizkaia aldera mugituta, Xoel Lopezek eta Olatz Salvadorrek Bilbon eskainiko duten emanaldiarekin egingo dugu topo. Gainera, Gernika-Lumon Yellow Big Machineren eta Aizkorak Zorrozturen abestiak entzungo dira. Bukatzeko, Zierbenak Glaukoma eta Urrats taldeen kontzertuak hartuko ditu.

Etxarri Aranatzen egingo dugu ostiraleko azken geldialdia. Han, 2zio igoko da oholtzara.

LARUNBATA

Itziarren Semeak taldeak Baionan du zuzenekoa larunbatean.

Bestalde, Olatz Salvadorrek ez du atsedenik hartuko, Maddirekin batera bisitatuko baitu Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxea.

Esan gabe doa Eibar musikazaleen topaleku bihurtuko dela larunbatean ere; izan ere, Ez Dok Festen bigarren egunak, besteak beste, Berri Txarrak, Biznaga eta Melange hartuko ditu.

Bizkaira jauzi eginda, azpimarratzekoa da Larry Bird eta Nazca Bilbon arituko direla, eta Ze Esatek! eta Hara, Ondarroan.

Tuteran dugu larunbateko azken geralekua, Su Ta Garrek Beterri Peña astinduko baitu.

IGANDEA

Urretxuko Kalegorrian jaialdian, berriz, Amorante, Ainara LeGardon, Rruccula eta Elkano Browning Cream arituko dira.

Euskal Eskola Publikoaren festa dela eta, The Uski's eta Trikizio igoko dira taula gainera Lekeition.

Amaitzeko, Aneguria & Behotsik Orkestraren musikaz gozatuko dute Bilboko Kafe Antzokira gerturatzen direnek.