Aste Nagusia 2018: Belakoren kontzertua, Donostiako Piratek antolatuta

musika

Donostiako festak 2018

Belako Aste Nagusian arituko da, Donostiako Piratek antolatuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/06/12

Donostiako Piratek talde mungiarraren kontzertua soilik baieztatu dute oraingoz, datorren astean aurkeztuko baitute ofizialki egitaraua. Belakok abuztuaren 18an joko du Donostian.

  • Whatsapp
  • Bidali

Abuztuaren 11tik 19ra ospatuko dute Donostiako Aste Nagusia, eta jai giroan murgiltzeko oraindik denbora dezente falta bada ere, dagoeneko badakigu zein den Saguesen aurten egongo diren kontzertuen egitaraua. Hain zuzen ere, iragan astean jakinarazi zuten Jarabe de Palo, Vendetta, Amaia Montero, Alvaro Soler, Iseo & Dodosound, Zea Mays eta Marky Ramone igoko direla oholtzara egun horietan.

Horiek, ostera, ez dira Donostiako festetako zuzeneko bakarrak izango. Izan ere, Donostiako Piratek antolatuta, beste hainbat musika emanaldi hartuko ditu Gipuzkoako hiriburuak abuztuaren 11tik aurrera. Abuztuaren 18an, adibidez, Belakok joko du bertan. Azken orduotan jakin dugu bertan behera gelditu dela talde mungiarrak Fermin Muguruzarekin batera larunbatean Donostian eman behar zuen kontzertua. Trukean, Belakok berak iragarri du Aste Nagusian izango dutela Donostia bisitatzeko aukera. Nolanahi dela, Donostiako Piratek ez dute gaur-gaurkoz hitzordu gehiago baieztatu.

Gazteak jakin ahal izan duenez, jai herrikoien aldeko mugimenduak datorren astean aurkeztuko du ofizialki jaietako egitaraua.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena