Albisteak

UZTAILAREN 27TIK 29RA

Mundaka Festival jaialdia, uztailaren 27tik 29ra

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Copernicus Dreams kataluniarren kontzertuarekin hasiko da hiru eguneko festa. Santa Katalinako oholtzan arituko dira baita ere, Belako, Revolta Permanent, Biffi Clayro eta Moonshakers, besteak beste.

  • Mundaka Festival jaialdiko kartela

    Mundaka Festival jaialdiko kartela

Uztailaren 27an hasten da Mundaka Festival jaialdiaren IV. Edizioa. Hiru egun irauten dituen ekitaldi hau Bizkaiko kostaldeko klasiko bat ari da bihurtzen.

Musikari dagokionez, Copernicus Dreams talde kataluniarra arduratuko da jaialdiari hasiera emateaz arratsaldeko 20:00etan. Horien ondoren, Depedro, Fink, Vintage Trouble eta !!! taldeen emanaldiek girotuko dute gaua.

Jaialdiaren bigarren egunean Santa Katalinako oholtzara Moonshakers igoko da lehendabizi. Eguneko aurreneko emanaldi hau 19:30etan hasiko da. Hortik aurrera, Rayden, Bunbury, Belako, Revolta Permanent eta Papaya bezalako taldeak arituko dira.

Igandean amaituko da hiru eguneko jaialdia. Azken eguneko kartelburu Biffy Clayro talde eskoziarra da. Hala ere, horiek entzuteko 22:45 arte egon beharko da zain; horien aurretik Confluence, Santero y los Muchachos eta Atom Rhumbak eskainiko baitituzte euren emanaldiak. Azkenik, amaiera Dj Optigan Iek emango dio.

Sarrerak oraindik salgai daude. Hiru eguneko bonuek 80 euroko (+ banaketa gastuak) prezioa dute. Eguneko sarrerak, berriz, 50 euro balio dute, eta autobus-zerbitzua ere ari dire eskaintzen dute, eguneko 6 euroren truke.