Albisteak

Uztailaren 27tik 29ra

Mundaka Festival jaialdiak ordutegiak iragarri ditu

N.V. | eitb.eus

Larunbatean Bunbury igoko da agertokira gaueko 22:30etan. Biffy Clayro taldeak, berriz, euren kontzertua 22:45ean hasiko dute igandean.

  • Biffy Clyrok 22:45tik aurrera igoko da oholtzara igandean. Argazkia: Austin Hargave.

    Biffy Clyrok 22:45tik aurrera igoko da oholtzara igandean. Argazkia: Austin Hargave.

Uztailaren 27, 28 eta 29an ospatuko den Mundaka Festivalak, parte hartuko duten taldeen emanaldien ordutegiak zein izango diren jakinarazi du.

Modu horretan, Copernicus Dreams talde kantauriarrak arratsaldeko 20:00etan emango dio hasiera uztailaren 27an jaialdiari. Horien ostean, Depedro (21:15), Fink (22:45), Vintage Trouble (00:15) eta !!! (02:00) taldeen kontzertuak entzuteko aukera izango duzu.

Larunbateko saioa ordu erdi lehenago hasiko da. Moonshakers taldea izango da Santa Katalinako eszenatokira igotzen lehena arratsaldeko 19:30etan. Behin emanaldi hori emaituta, Rayden (21:00), Bunbury (22:30), Belako (00:45), Revolta Permanent (02:45) eta Papaya (03:45) arituko dira.

Azkenik, Biffy Clayro eskoziarrak dira azken eguneko kartelburu, eta 22:45ean joko dute. Horiek baino lehenago arituko dira Confluence (19:00), Santero y los Muchachos (20:00) eta Atom Rhumba (21:10). Mundaka Festavalari amaiera emateaz Dj Optigan I arduratuko da.