Albisteak

Uztailak 24-26

The Hellacopters, Royal Republic eta Witchcraft, rock suediarra Bay of Biscayn

Eitb.eus

Nicke Anderssonen eta Dregenen taldea kartelburu dela, hiru bandek Urdaibaiko jaialdiko egun bateko kartela elkarbanatuko dute. Bermeon egingo du aurten seigarren edizioa, uztailaren 24tik 26ra.

  • Hellacopters

    Hellacopters

The Hellacopters taldea izango da Bay of Biscay jaialdiaren seigarren edizioko kartelburuetako bat. Bermeon egingo dute, uztailaren 24ean, 25ean eta 26an. Bueltatu zirenetik hiru urte pasa ostean, rock talde "basatia, bortitza eta elektrikoa"rekin batera, Royal Republic eta Witchcraft suediarrak arituko dira.

Gainerako egunetan joko duten taldeak aurrerago iragarriko ditu antolakuntzak. Hiru egunetarako bonoak 50 euroren truke ipini dituzte salgai.