Albisteak

Igandean

Gazteako kamioiak Hendaian egingo du lehen geldialdia igande honetan

Gaztea

Euskaraldiaren eta Euskaltelen laguntzaz, Gazteak musika eramango du Euskal Herriko hainbat txokotara uda honetan.

  • Oihan Vega eta Txurru

    Oihan Vega eta Txurru

Gaztea Errepidean ekimenaren bidez, udan musikaz beteko dira Euskal Herriko bazterrak. Oihan Vegaren eta Txurruren gidaritzan, euskal herri eta hiriak musikaz girotuko ditu Gaztearen kamioiak.

Lehen hitzordua igande honetan izango da, ekainaren 21ean, Hendaian, 18:00etatik 20:00etara. Oihan Vegaren txanda izango da lehenik; ondoren, berriz, Ander Fernandezek Nigara zuek bakarkako proiektua aurkeztuko du kamoian.

Tren geltokiko auzotik abiatuta, herrigunetik pasa eta Atabala, Dongoxenia eta Orio auzoetatik joango da kamioia, Joncauxen amaitzeko.

Ondo pasa!!