Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Gazteak 30 urte

Gaztea Errepidean, udako euskal musikaren festa, herriz herri, kalez kale

EiTB

Oihan Vega eta Txurru disko jartzaileak buru direla, uda honetan Euskal Herriko bazterrak musikaz girotuko duen ekimena jarri du martxan Gazteak 30. urteurrenean.

  • Txurru eta Oihan Vega Gaztea Errepidean ekimeneko kamioiarekin

    Txurru eta Oihan Vega Gaztea Errepidean ekimeneko kamioiarekin. Argazkia: EiTB

Uda honetan Euskal Herriko bazterrak musikaz girotuko duen ekimena jarri du martxan Gazteak, irratiaren 30. urteurrenean. Gaztea Errepidean ekimenaren bidez, udan musikaz beteko dira Euskal Herriko bazterrak. Oihan Vegaren eta Txurruren gidaritzapean, euskal herri eta hiriak musikaz girotuko ditu Gaztearen kamioiak.

Euskaraz mintzo den festa

Euskal artista gonbidatuak ere izango ditu tarteka Gaztea Errepidean ekimenak. Ibilbidearen amaieran, bertako euskal talde, bakarlari edo musikari bat igoko da kamioira lau bat kantu eskaintzera. Lehen hitzordua igande honetan (ekainak 21) izango da Hendaian, 16:00etatik 18:00etara. Ander Fernandezek Nigara zuek bakarkako proiektua aurkeztuko du kamioian.

Ekimenaren xedea

Gaztearen helburua da "Etxealdiaren ostean, udako festek eta, oro har, musika kontsumoak izango duen krisiari irtenbide musikal, osasuntsu eta herriz herrikoa ematea, plazetara bertako sorkuntza musikala eramanez".

Udalekin harremana duen Mauka enpresak aurten kontzertu jendetsuak eskaini beharrean, Gaztea Errepidean ekimena eskainiko du. Ekainetik irailera kamioia ahalik eta hiri-herri gehienetara eramango dute Gaztea markarekin.

Euskaraldiak eta Euskaltelek babestuko dute Gaztea Errepidean, bizpahiru orduz herrietako kaleetan zehar euskal musika eskaintzea xede izango duen txangoak.

Festa kalera eramateaz gain, etxean daudenei ere euskal panoramaren azken kantuak gerturatuko dizkiete.

Jai segurua

Osasun protokoloa betetzea da jai honen funtsa, eta jaia antolatzen duten udalak arduratuko dira bizi dugun egoera berezian segurtasun distantzia eta neurriak ezarri eta kontrolatzeaz.

Gaztea Errepidean ekimeneko xehetasunak eta egutegia Gaztearen webgunean egongo da eskuragai.