Albisteak

Iragarpena

Izaki Gardenak taldeak kontzertua emango du larunbat honetan, Astigarragan

Gaztea

Hitzordua 22:30ean izango da, Astarbe sagardotegiko terrazan. Aurretik afaltzeko aukera ere egongo da. Sarrerak Astigarragako Udalaren webgunean eros daitezke.

  • Izaki Gardenak

    Izaki Gardenak

Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du larunbat honetan, uztailak 18, Astigarragako Astarbe sagardotegiko terrazan. Zuzenekoa 22:30ean hasiko da, eta, aurretik, afaltzeko aukera ere egongo da. Sarrerak Astigarragako Udalaren webgunean eros daitezke, eta bost euroan daude salgai.

Dena Oskol du izena talde arabarraren azken diskoak. 2018. urte amaieran kaleratu zuen.