Albisteak

Iragarpena

Xsakarak 'Ilargiaren Semea' diskoa aurkeztuko du Bermeon, apirilaren 9an

I. U. | Gaztea

Rapero bermeotarrak bertako Kafe Antzokian eskainiko du zuzenekoa, 19:00etan hasita. Insomnia taldeak ere girotuko du arratsaldea. Sarrerak salgai daude.

  • Xsakara

    Xsakara

Xsakara raperoak Ilargiaren Semea diskoa aurkeztuko du Bermeoko Kafe Antzokian, apirilaren 9an. Hitzordua 19:00etan izango da, eta Insomnia taldeak ere hartuko du parte. Sarrerak salgai daude Bermeko Gizarte eta Kultur Etxean, Kutxabankeko kutxazainetan eta webgunean.

Gazteako 'GU' saioan izan zen lan berria aurkezten, eta orain agertokietara eramango ditu proiektuan bildutako proposamenak.