Gaztea

Asteazkenean

'GU' saio berezia, 'Bidegurutzean' telebista-saio berriaren aurkezpena dela eta

I.U. | Gaztea

BECen egingo den ekitaldi berezia zuzenean jarraitu ahal izango da, irratian, webgunean eta Twitch bidez.

  • Ibon Fernandez eta Alain Perez

    Ibon Fernandez eta Alain Perez

'GU' saio berezia antolatu dugu asteazken honetan, martxoaren 31n, ETB1en estreinatuko den 'Bidegurutzean' musika-saio berriaren aurkezpen-ekitaldia gertutik jarraitzeko. Musika izango du ardatz saioak, Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune. Musikari zein talde ezberdinak hurbilagotik ezagutuko ditugu kabina baten barruan.

Aurkezpen prentsaurrekoaz gain, zuzeneko emanaldiak eta elkarrizketak ere izango dira, proiektuaren berri emateko, Ainhoa Urretabizkaiak aurkeztuta. Besteak beste, Willis Drummond, Liher, Gatibu, Ezpalak, Cobra eta Sara Zozaya izango dira BECen.

Zuzenean

Saioa zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko dugu, irratian, webgunean eta Twitch streaming plataforma berriaren bidez.