cerrar buscador

Telebista Publikoa

1 / 30 Hurrengoa
Zer egin zure telebistan EITBren kanalak ikusten jarraitu ahal izateko

Zer egin zure telebistan EITBren kanalak ikusten jarraitu ahal izateko

Baieztatu zure telebista bereizmen handiko emisioak jasotzeko bateragarria dela. Gaur-gaurkoz telebista gehienak bateragarriak dira, baina telebista zaharra bada, litekeena da aukera hori ez izatea.
''EITBko kanalak bereizmen handian baino ez dira emango eta telebista bateragarria dela egiaztatu behar da''

''EITBko kanalak bereizmen handian baino ez dira emango eta telebista bateragarria dela egiaztatu behar da''

Otsailaren 8tik aurrera EITBk LTDan dituen kanal guztiak HD bereizmen handian baino ez dira emango. Horrela, ETB1 SD eta ETB2 SD kanalak desagertu egingo dira, eta ETB3k eta ETB4k SDtik HDra migratuko dute. Leire Aguadok, EITBko jarraipen-koordinatzaileak, aldaketaren xehetasun guztiak eman ditu.

Vendettaren ''Reggaean hegan'' abestia dantzatzeko pausoak ikasi nahi?

Vendettaren ''Reggaean hegan'' abestia dantzatzeko pausoak ikasi nahi?

Erritmo handiko abestia dugu "Reggaean hegan" eta oso dantzagarria da. Hara, Kimetz Etxabek kantaren koreografia erakutsi digu, "Go!azen"eko lagunek bezala dantza dezagun.

Gesaltza gaztak dastatu ditugu Oñatin Maialen Madinaren eskutik

Gesaltza gaztak dastatu ditugu Oñatin Maialen Madinaren eskutik

Maialen Madinak eta bere bikoteak artzai eskolan ikasi eta 2010ean artaldea erostea erabaki zuten. Ardi latxa mutur gorriak dituzte eta Aloña mendian ibiltzen dira, neguan Oñatira jeitsi aurretik. Urtarriletik ekainera bitartean egiten dituzte gaztak, hainbat azoketan saltzen dituzte.

''Langile publikoen egoerak berdin jarraitzen badu, greba eta mobilizazio gehiago etorriko dira''

''Langile publikoen egoerak berdin jarraitzen badu, greba eta mobilizazio gehiago etorriko dira''

Sektore publikoan iaz deitutako greba deialdiek mugimendu txikiak eragin badituzte ere, langile publikoen egoerak kaskarra izaten jarraitzen duela esan digu Euskadi Irratian Garbiñe Aranburu, LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak, eta litekeena dela greba eta mobilizazio gehiago etortzea.

Sindikatuek ''oso zabaltzat'' jo dute grebaren jarraipena sektore publikoan

Sindikatuek ''oso zabaltzat'' jo dute grebaren jarraipena sektore publikoan

150.000 langile inguru daude deituta gaur grebara. Erosteko ahalmena bermatzea eta erkidegoko enplegu publikoa finkatzea eskatu dute sindikatuek, behin-behinekotasuna % 8ra murriztu arte.

Gure Zirkua, barrutik: Argiak itzaltzen direnean

Gure Zirkua, barrutik: Argiak itzaltzen direnean

Lau ataleko dokumentala egin du EITBk Gure Zirkuaren barruak erakusteko. Bi hilabetez, elkarbizitzan aritu dira zirkuko artistak eta Euskal Telebistako langileak. Dokumentalaren aurreneko atala Durangoko Azokan izan da ikusgai, eta telebistan urtarrilaren hasieran estreinatuko da.

ETBren lehen egoitzara itzuli gara, garai analogikoaren hiru lekukorekin

ETBren lehen egoitzara itzuli gara, garai analogikoaren hiru lekukorekin

Euskal Telebistak 1982. urtean emititu zuen lehen aldiz Iurretatik, 2007ra arte. Egun abandonatuta dagoen eraikinean sartu gara, urte asko bertan lanean ibilitako hiru pertsonarekin: Aintzane Bolinaga eta Estepan Aldamiz-Etxebarria kazetariekin eta Marian Diaz dokumentalistarekin.

Grebak sektore bakoitzean izan duen jarraipen ezberdina azpimarratu du Jaurlaritzak

Grebak sektore bakoitzean izan duen jarraipen ezberdina azpimarratu du Jaurlaritzak

Jon Agirrek, Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariak, grebaren jarraipenari buruzko datuak eman ditu ezagutzera. Jarraipenaren daturik altuena hezkuntzan eman da (% 41,4ko jarraipena); segurtasunean, berriz, % 3,45ek baino ez dute bat egin greba deialdiarekin.

Sindikatuek ''arrakastatsutzat'' jo dute sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba

Sindikatuek ''arrakastatsutzat'' jo dute sektore publikoan gaurko deituta dagoen greba

Milaka langile kalera irten dira EAEko hiru hiriburuetan. Sindikatuek "arrakastatsutzat" jo dute greba, zenbait sektoretan jarraipen zabala lortu dutelako.

Grebaren jarraipena ''oso zabala'' izaten ari da EAEko sektore publikoan, deitzaileen arabera

Grebaren jarraipena ''oso zabala'' izaten ari da EAEko sektore publikoan, deitzaileen arabera

ELA, LAB eta CCOO, SATSE, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba sektore publiko osoan, "zerbitzu publikoen alde, soldatak eta emplegua hemen adostu" lelopean. 150.000 langile daude grebara deituta.

EITB Mediako langileek bat egin dute EAEko sektore publikoan deituta dagoen greba egunarekin

EITB Mediako langileek bat egin dute EAEko sektore publikoan deituta dagoen greba egunarekin

EITB Mediako langileak kalera atera dira lan baldintzen eta zerbitzuen kalitatearen defentsan. Gaurko greba egunean, eguneroko informazio-zerbitzuak baino ez dira bermatuko EITB Median, ohiko ordutegian.

Barbara Goenaga: Talentu eta ilusio ikaragarria dago saioan. Denok negarrez aritu gara

Barbara Goenaga: "Talentu eta ilusio ikaragarria dago saioan. Denok negarrez aritu gara"

Euskal Telebistan laster estrenatuko den "Ztanda" talent-show berriaren aurkezleetako bat izango da Barbara Goenaga. Euskal Herriko ahots eta artista onenaren bila ibiliko dira eta grabaketetan denek negarrez bukatu dutela aitortu digu, ilusioa eta emozioa gainezka dakartelako parte hartzaileek.
Ardi gazta krema intxaur garrapiñatuekin

Ardi gazta krema intxaur garrapiñatuekin

Javi Rivero sukaldariak errezeta erraz bat prestatu du 'Gastronamadak' saioaren finalerako: ardi gazta krema intxaur garrapiñatuekin. Lehiakideak nahiko ondo moldatu dira. Ikusi!

Eleder Iglesias (aktorea eta magoa): ''Fikzioan egin dudan lehen lan potentea 'Go!azen' izan da''

Eleder Iglesias (aktorea eta magoa): ''Fikzioan egin dudan lehen lan potentea 'Go!azen' izan da''

Udan, herriz herri ibili da kaleko magia ikuskizunak egiten, eta, Joseba Arguiñanok, ez du zuzenean ikusteko aukera galdu. Ikusi!

3 Ene Kantak saioak abesti eta atal berriekin abiatu du denboraldi berria

"3 Ene Kantak" saioak abesti eta atal berriekin abiatu du denboraldi berria

Aurreko denboraldietako atal batzuk ere bueltan dira; 'Su Ta Fu' (sukaldean aritzeko), 'Atxa Mitxa' (kezkak eta jakin-minak azaltzeko) eta 'Dantzateka' (dantzak ikasteko), esaterako.
ETBk udazkeneko programazio berritua aurkeztu du

ETBk udazkeneko programazio berritua aurkeztu du

2023-2024 denboraldi berriari begira, ETB1 eta ETB2rako prestatutako programazioa aurkeztu du Euskal Telebistak. Eduki berriekin batera, bueltan dira dagoeneko harrera ona dutenak.

Albiste izango dira: Ikasturte hasiera haur-eskoletan, Hezkuntza Legea eta ETBren udazkeneko programazioa

Albiste izango dira: Ikasturte hasiera haur-eskoletan, Hezkuntza Legea eta ETBren udazkeneko programazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Albiste izango dira: Inbestidura Gernikako Juntetxean, Puigdemonten immunitatea eta ETBko udako programazioa

Albiste izango dira: Inbestidura Gernikako Juntetxean, Puigdemonten immunitatea eta ETBko udako programazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Joseba Beloki hartuko dute gaur Biba Zuek saioan, eta El Conquistador saioak finala gertu izango du

Joseba Beloki hartuko dute gaur "Biba Zuek" saioan, eta "El Conquistador" saioak finala gertu izango du

Joseba Beloki txirrindulari ohia izango da "Biba Zuek" saioko gaurko gonbidatu nagusia. Horrez gain, aporafobia gaia hizpide izango dute. "El Conquistador del Caribe" saioan, finaletik gertu daudela igarriko dute lehiakideek, eta horrek giroa gaiztotuko du.
Europako tokiko telebista publikoek etorkizuneko erronkak aztertu dituzte Donostian

Europako tokiko telebista publikoek etorkizuneko erronkak aztertu dituzte Donostian

'We Talk, We Listen, We Share' izenburupean, EITBk eta CIRCOM Regional elkarteak antolatutako biltzarra egin dute Donostian. Gaurkotasuneko gaiak jorratu dituzte, kazetaritzarekin, transformazio digitalarekin, zerbitzu publikoarekin eta gazteekin lotuta. Hemen lehen eguneko laburpena, iruditan.

Hauek izan dira sarituak Prix CIRCOM Regional 2023 Kongresuan

Hauek izan dira sarituak Prix CIRCOM Regional 2023 Kongresuan

Ostegun arratsaldean, Tabakaleran, Europako eskualdeetako telebista publikoen 39. CIRCOM Kongresuko sariak banatu dira.

Europako eskualdeetako telebista publikoek eraldaketa digitalari buruzko erronkak aztertu dituzte CIRCOMen

Europako eskualdeetako telebista publikoek eraldaketa digitalari buruzko erronkak aztertu dituzte CIRCOMen

Europako eskualdeetako telebistek Donostian dute hitzordua, CIRCOM kongresuan. Mahai gainean: eraldaketa digitala eta publiko gaztearengana hurbiltzea.

Inputatu egin dituzte TV3ko Rocioko Ama Birjinari buruzko gag-aren egileak

Inputatu egin dituzte TV3ko Rocioko Ama Birjinari buruzko gag-aren egileak

Akusazioak apirilaren 4an igorritako parodia baten ondorio dira. Bertan, Judit Martin aktoreak, Rocioko Ama Birjina bezala karakterizatua, "200 urte Jainkoak agintzen duen bezala txortan egin ezinik" zeramatzala zioen.
Ku klux Klan, Aste Santua edo Mikolapiz. Zirkuko karparekin zer zerikusi dute hitz horiek?

Ku klux Klan, Aste Santua edo Mikolapiz. Zirkuko karparekin zer zerikusi dute hitz horiek?

Gure lagunak ez dira oso fin aritu hitzak asmatzen "Mihiluze" saioko imintzioka atalean. Baina egia esan behar badugu, zail samarrak izan dira oraingo honetan.

Adurra dariola, XXL tamainako croissantak ikusita

Adurra dariola, XXL tamainako croissantak ikusita

Metro bateko luzera duten croissantak erakutsi dizkigute Kanaria Uharteetako telebista publikoko saio batean. Bakarren batek inbidia piska bat izan du. Eskerrak Ramadana amaitzear dagoela…

''Pikito'', ''filetazo'' ala ''eye contact'', zer nahiago dute sofakideek?

''Pikito'', ''filetazo'' ala ''eye contact'', zer nahiago dute sofakideek?

Nekane limurtzeko estrategiak erabili dituzte hiru sukaldariek "Jateko Modukoa" saioan. Musuak izan ohi dira ohikoenak, baina metodo berritzailea erabili duenik ere bada.

Asmatuko al zenuke nor den enpresaria edo nor kirolaria itxurari erreparatuta? Nork dirudi 'txonia'?

Asmatuko al zenuke nor den enpresaria edo nor kirolaria itxurari erreparatuta? Nork dirudi 'txonia'?

Nola eragiten du gure fisikoak besteek gurekiko duten iritzian? "Abiapuntua" saioko sei gazteen argazkiak jarri eta beste batzuei hainbat galderak egin dizkiete. Nor da enpresaria? Nor kirolaria? Nork dirudi 'txonia'? Eta zein da sexyena? Adi erantzunei!

Esperimentua autobusean: Jarriko al zinateke pertsona lodi baten alboan?

Esperimentua autobusean: Jarriko al zinateke pertsona lodi baten alboan?

Aida Garciaren esanetan, garraio publikoan jendeak ekidin egiten du bere alboan esertzea. Irune, Jasone eta Orioko gaztea elkarrekin igo dira autobus batera, eta leku ezberdinetan eseri dira. Zer gertatu ote da?

100 saio bete ditu ''Mihiluze''k aste honetan. Bejondeizuela!

100 saio bete ditu ''Mihiluze''k aste honetan. Bejondeizuela!

Ilaski Serranok eta Antton Telleriak aurkezten duten saioa zorioneko dago, egunotan, 100 atal egin ditu eta. Jostalari aritu dira aurkezleak, Mikel Urdangari bera bikain imitatzen edota eibartarren lepora txisteak kontatzen.

 

Gosex egon, titi-puntti jarri edo tipula zuritu. Euskal hiztegi erotikoa aberasten jardun dute sofakideek

Gosex egon, titi-puntti jarri edo tipula zuritu. Euskal hiztegi erotikoa aberasten jardun dute sofakideek

Euskal hiztegi erotikoa aberasteko sexu jardunarekin zerikusia duten kontzeptuen zerrenda osatu dute "Mihiluze" saioan. Asmatuko al dute gure lagunek kontzeptu bakoitza zein egoerari dagokion?

Zuhaitz Gurrutxagak agur esango dio Pagadiri gaur gaueko ''Herri Txiki, Amerika Handi'' saioan

Zuhaitz Gurrutxagak agur esango dio Pagadiri gaur gaueko ''Herri Txiki, Amerika Handi'' saioan

Zortzi denboraldiren ondoren, Zuhaitz Gurrutxagak "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa egiteari utziko dio. Hala, igande honetako saio berezian, hainbeste abenturatako lagun izan duen Mikel Pagadi "sozio"-ari agur esango dio.

''Irabazi Arte''ko 1. denboraldia, hitz gutxitan: pertsonaien lehenbiziko eta azkeneko esaldiak

''Irabazi Arte''ko 1. denboraldia, hitz gutxitan: pertsonaien lehenbiziko eta azkeneko esaldiak

Pertsonaia nagusien lehenbiziko eta azkeneko esaldiak bildu ditugu bideo honetan. Arene, Peio, Lili eta aitona, futbol taldeko lagunak, Larra, Ane, Martxelo… Denboraldia nola hasi eta zein aldarterekin amaitu zuten antzeman daiteke.

Peruko Amazonian Goenkaleren zaleak aurkitu zituen Alaitz Zugastik

Peruko Amazonian "Goenkale"ren zaleak aurkitu zituen Alaitz Zugastik

Hango posta bulego batean euskarazko hitzak ezagutzen zituen langile baten, "Goenkale"ri esker.
''Barrio Sésamo'', ''Verano Azul'', ''OT'' eta aspaldiko beste hainbat telebista saioren kantak abesten

''Barrio Sésamo'', ''Verano Azul'', ''OT'' eta aspaldiko beste hainbat telebista saioren kantak abesten

Denbora-makina hartuta, atzera egin dute gure lagunek eta aspaldiko telebista saioen kantak abesten jardun dute. Nor ote da kirikiño arrosa hori? Espinoche, Espireli? Eta zertan dabil Leticia Sabater haurrentzako saioak aurkezten? Ez al ditu orain Gabonetako kantak konposatzen? kar, kar, kar...

EITBk antolatuko du Donostian datorren urteko CIRCOM bilera

EITBk antolatuko du Donostian datorren urteko CIRCOM bilera

2023ko ekainaren 1 eta 2an egingo dute Kursaalean. Horretarako, akordioa sinatu dute gaur Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak eta Eivind Jacobsen CIRCOM Europako eskualdeko telebisten elkarteko presidenteak.
Julen Telleria: ''Behobia bezperan arroza eta patata egosiarekin egindako patata-tortila afaltzen dut''

Julen Telleria: ''Behobia bezperan arroza eta patata egosiarekin egindako patata-tortila afaltzen dut''

Kirol ezberdinetan ibilitakoa da Julen Telleria; izan ere, Behobia-San Sebastián lasterketan aspaldi hartzen du parte. Lasterketa bezperan bere elikadura nolakoa den azaldu digu irrati eta telebista aurkezleak.

Nola pasatzen dute atzerritarrek Bilboko Aste Nagusia?

Nola pasatzen dute atzerritarrek Bilboko Aste Nagusia?

Bilbotarrak ez ezik, atzerritarrak ere gerturatu dira Aste Nagusira. Hori horrela, Guggenheim ingurura gerturatu gara jaiak nola bizi dituzten jakiteko.

Aste Nagusiko txupineroak bildu dira Bilboko kaleetatik

Aste Nagusiko txupineroak bildu dira Bilboko kaleetatik

Bilboko jaiak hasi zirenetik izandako txupinero eta txupinera guztiak bildu dira gaur kaleetatik egindako ekitaldi berezi batean. Bertan, txupinazoa ere egin dute.

Gorka Iraizoz: ''Futbolean denbora dugu edozertarako, jaietarako ere bai''

Gorka Iraizoz: ''Futbolean denbora dugu edozertarako, jaietarako ere bai''

Gorka Iraizoz, Athleticeko atezain ohia, izan dugu Edozein Herriko saioa Bilboko Aste Nagusiaz mintzatzen. Nafarra Gernika taldeko bigarren entrenatzaile lanetan arituko da aurtengo denboraldian.

1 / 30 Hurrengoa

  • EITB MARATOIA

    EITB MARATOIA

    Aurtengo EITBren elkartasun maratoia minbiziari aurre egiteko izango da.