Gaztea

Kontzertua

Shawn Mendesek BECen joko du maiatzaren 15ean

B. F. | EITB Media

Kanadar musikariak 2022ko nazioarteko bira iragarri berri du. Barakaldotik pasatzeaz gain, Madrilen eta Bartzelonan ere eskainiko ditu zuzenekoak.

  • Shawn Mendes

    Shawn Mendes. Youtubeko bideo batetik ateratako irudia

Shawn Mendes Barakaldoko BECen izango da 2022ko maiatzaren 15ean. "Wonder" izeneko azken lana aurkeztuko du nazioarteko bira batean, King Princess abeslariarekin batera. Barakaldotik pasatzeaz gain, Madrilen eta Bartzelonan ere izango dela iragarri berri dute.

Treat You Better eta Summer Love abestiekin lortu du arrakasta kanadiar musikariak; eta, gerora, Justin Bieber, Taylor Swift eta Camila Cabello artista sonatuekin aritu da elkarlanean.

BECeko kontzerturako sarrerak abenduaren 14an jarriko dituzte salgai.