cerrar buscador

Mundua

1 / 30 Hurrengoa
Gazara laguntza humanitarioa zeraman konboi bat geldiarazi eta suntsitu dute Israelen

Gazara laguntza humanitarioa zeraman konboi bat geldiarazi eta suntsitu dute Israelen

Dirudienez, erasotzaileak Tzav 9 izenaz ezagutzen den eskuinarekin lerrokatutako erreserbista talde bateko kideak dira, eta aldez aurretik antzeko erasoak egin dituzte.

Ukrainari babes militarra emateko akordioa sinatuko dute Zelenskik eta Sanchezek, Kongresutik pasa gabe

Ukrainari babes militarra emateko akordioa sinatuko dute Zelenskik eta Sanchezek, Kongresutik pasa gabe

Datarik zabaldu ez bada ere, epe motzean izango omen da bilera Madrilen. Podemos akordioaren aurka mintzatu da, "gerra areagotzen" lagunduko duelako eta ez duelako "bakea lortzeko ezertan" lagunduko.
Israelek Yabalia erasotzen jarraitzen du eta Rafako gune gehiago ebakuatzeko agindu du

Israelek Yabalia erasotzen jarraitzen du eta Rafako gune gehiago ebakuatzeko agindu du

Israelgo armada etxebizitzak erasotzen ari da, bai Yabaliako errefuxiatu-eremuan, bai Gaza hirian.
Putinek ekonomialari bat izendatu du Defentsa ministro berri

Putinek ekonomialari bat izendatu du Defentsa ministro berri

Seguei Shoigu Defentsa ministroa kargutik kendu du Errusiako presidenteak, eta haren lekuan, Andrei Belousov lehen ministrorde izandakoa jarriko du. Defentsaren alorrean berrikuntza eta ekonomia eraginkorra inoiz baino garrantzitsuagoak direla esaa du Kremlinek.
Israelen aurka zabalik dauden prozesuetan esku hartzea eskatu dio Egiptok Hagari

Israelen aurka zabalik dauden prozesuetan esku hartzea eskatu dio Egiptok Hagari

Israelekiko harremanetan inflexio-puntua da, urriaren 7an Gazako gerra piztu zenetik. Israelek joan den astean Rafahko mugako pasabidearen alde palestinarraren kontrola bere gain hartu zuenean aldatu zen harreman hori, pasabide horrek lotzen baititu Gaza eta Egipto.
Israelek Erez Mendebaldeko pasabidea ireki duela iragarri du, laguntza humanitarioa Gazan sartzea errazteko

Israelek Erez Mendebaldeko pasabidea ireki duela iragarri du, laguntza humanitarioa Gazan sartzea errazteko

Israelek jakitera eman duenez, pasabidea dagoeneko irekita dago, eta irinez betetako dozenaka kamioi Gazan sartu dira, "segurtasun kontrolak" gainditu ondoren.

Israelek Gaza iparraldeari eraso dio berriro, Rafahn presio militarra eta izua areagotzen diren bitartean

Israelek Gaza iparraldeari eraso dio berriro, Rafahn presio militarra eta izua areagotzen diren bitartean

1988ko Lehen Intifadatik urriaren 6ra bitartean hildako palestinar kopurua halako hiru dira Israelek urriaren 7tik hona hil dituen palestinarrak: 35.000.
Hil egin da duela bi hilabete genetikoki eraldatutako txerri baten giltzurruna transplantatu zioten gizona

Hil egin da duela bi hilabete genetikoki eraldatutako txerri baten giltzurruna transplantatu zioten gizona

Massachusettseko Ospitale Orokorrak jakitera eman duenez, ez dago heriotza transplantearen ondorioz gertatu dela esateko zantzurik. Gizonak 62 urte zituen.
Gutxienez 37 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Indonesia mendebaldean

Gutxienez 37 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Indonesia mendebaldean

Montzoiak eragindako euriteek bat egin dute Merapi sumendiaren laba hotzarekin, egoera okerragotuz.  Larrialdi zerbitzuek eskainitako azken datuen arabera, 37 dira hildakoak eta hainbat pertsona desagertuta daude.

Merkatal gune handi bat kiskali da Varsovian, biktimarik eragin gabe

Merkatal gune handi bat kiskali da Varsovian, biktimarik eragin gabe

Sugarrak oso azkar zabaldu dira, eta suhiltzaileek susmagarritzat jo dute sutearen jatorria. Alarmak jo eta 11 minututara heldu ziren, baina ordurako eraikinaren bi heren dagoeneko erreta zeuden.  

300 hildako eta 1.600 zauritu baino gehiago Afganistanen izandako uholdeen ondorioz

300 hildako eta 1.600 zauritu baino gehiago Afganistanen izandako uholdeen ondorioz

Azken egunotan uholde oldea pairatzen ari dira Afganistan iparraldeko hainbat probintziatan. Agintariek ohartarazi dutenez, hildakoen kopuruak gora egingo du.

Israelen aurkako protestak nagusitu diren Eurovision jaialdia irabazi du Suitzak

Israelen aurkako protestak nagusitu diren Eurovision jaialdia irabazi du Suitzak

Nemo abeslariak eta "The Code" abestiak 591 puntu eskuratu dituzte. Txistu eta oihuen artean hartu du berriro publikoak Eden Golan Israelgo abeslariak. Bien bitartean, Israelen aurkako protesta ugari izan dira Malmön jaialdiaren aurretik eta jaialdian zehar.

Israelek Rafahko beste hamar eremu ebakuatzeko agindua eman du

Israelek Rafahko beste hamar eremu ebakuatzeko agindua eman du

"Eremu horietan geratzen direnek arriskuan jartzen dituzte euren familiak eta euren burua", ohartarazi dute militarrek. NBEko agentziek jakinarazi dute bihar, igandea, elikagairik gabe geratuko direla.
Gutxienez 12 palestinar hil dituzte Rafahko bonbardaketetan eta bertatik alde egiteko agindu diete herritarrei

Gutxienez 12 palestinar hil dituzte Rafahko bonbardaketetan eta bertatik alde egiteko agindu diete herritarrei

Israelgo Armadak Rafahko beste hamar sektoretako bizilagunei berehala alde egiteko agindu die, hiriaren mendebaldera bidaliz. Gazako zerrendaren iparraldean ere Jabalia eta Beit Lahia herrietatik alde egiteko agindu diete palestinarrei.

Israelek Eurovision jaialdian parte hartzearen aurkako protesta handia egin dute Malmön

Israelek Eurovision jaialdian parte hartzearen aurkako protesta handia egin dute Malmön

Jaialdiaren finala hasi eta ordu gutxira egin dute mobilizazioa. Azken bi egunetan Malmön izandako bigarren elkarretaratze jendetsua izan da gaurkoa.

Palestinaren aldeko ekintza ugari, larunbat honetan, Hego Euskal Herriko herri eta hiriburuetan

Palestinaren aldeko ekintza ugari, larunbat honetan, Hego Euskal Herriko herri eta hiriburuetan

Kapital israeldarra duen NYX hotelean "Bilbo Palestinarekin. Hiri antisionista. Israeli boikota" zioen pankarta bat zabaldu du ekintzaile talde batek goizean. Ondoren, Bilbon bezala, beste hainbat lekutan ere Isralene genozidioa salatzeko bilkurak egin dituzte leku ugaritan.
AEBk aitortu du Israelek nazioarteko zuzenbidea urratu ahal izan duela arma estatubatuarrekin

AEBk aitortu du Israelek nazioarteko zuzenbidea urratu ahal izan duela arma estatubatuarrekin

Hala eta guztiz ere, Bidenek agindutako txostenak ez du Israeli laguntza militarra ez bidaltzea justifikatuko lukeen informazio nahikorik bildu.
Gorka Urbizuk eta Izarok BIME Bogotako hirugarren edizioan parte hartu dute

Gorka Urbizuk eta Izarok BIME Bogotako hirugarren edizioan parte hartu dute

BIME Bogotak munduko musika-industriako 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu, tartean, euskal artista batzuk. Aurten Gorka Urbizuk eta Izarok aurkeztu dituzte euren diskoak.

Israelek NBEn duen enbaxadoreak Nazio Batuen sorrera-gutuna txikitu du

Israelek NBEn duen enbaxadoreak Nazio Batuen sorrera-gutuna txikitu du

Israelgo enbaxadore Gilad Erdanek Nazio Batuen sorrera-gutuna birrindu du, esanez Palestinari estatu izaera emateak "Hamasen etorkizuneko estatu terroristari pribilegio guztiak ematearen" baliokidea dela.

Gehiengo zabal batek, 143 estatuk, Palestina NBEn erabat integratzea eskatu du berriro

Gehiengo zabal batek, 143 estatuk, Palestina NBEn erabat integratzea eskatu du berriro

Hala ere, Segurtasun Kontseiluaren eskumena da erabakia. Israelgo Atzerri ministroaren hitzetan, bozketa "zentzugabea" da, eta "Hamaseko terroristentzat saria". Bere aldetik, Mahmud Abbas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak pozik hartu du NBEk hartutako erabakia.
UNRWAk Jerusalem ekialdeko egoitza itxi du israeldarrek su eman ondoren

UNRWAk Jerusalem ekialdeko egoitza itxi du israeldarrek su eman ondoren

Erasoa UNRWAko langileak eta NBEko beste agentzia batzuk eraikinean zeuden bitartean gertatu da. Halere, ez da biktimarik izan, baina suaren ondorioz kalte handiak izan dira kanpoaldean.

Inoizko tenperatura altuenak dituzte egunotan Mexikon

Inoizko tenperatura altuenak dituzte egunotan Mexikon

Hiriburuan 34,6 gradutara iritsi dira. Yucatan penintsulan ere errekorrak hausten ari dira 45 gradu ingururekin. Bero zakar hauek lehorte baten ondoren iritsi dira eta herrialdeko hainbat gunetan ura ere falta dute.

Palestinari eskubide gehiago ematekotan da NBEren Batzar Orokorra, Segurtasun Kontseiluaren betoa jaso ostean

Palestinari eskubide gehiago ematekotan da NBEren Batzar Orokorra, Segurtasun Kontseiluaren betoa jaso ostean

Apirila amaieran, AEBk betoa ezarri zion eskubide osoko kide izateari. Orain, "eskubide eta pribilegio gehigarriak emateko" ebazpen bat bozkatuko dute Batzar Nagusian. Onartuko balitz, salbuespena litzateke Palestina, aitortza berezidun estatu behatzailea.
Bertan behera utzi dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetako elkartasun kanpaldiak

Bertan behera utzi dituzte Hego Euskal Herriko unibertsitateetako elkartasun kanpaldiak

Aurrerantzean Palestinaren alde ze ekintza egingo dituzten erabakitzen ari dira, azterketa garairako beste mobilizazio bide bat nahiago dutelako.
Israelek erasoak areagotu ditu Gazako Zerrendan

Israelek erasoak areagotu ditu Gazako Zerrendan

Israelgo Armadak Rafahko ekialdeari eraso dio eta Gazako Zeitun auzoko operazioei ekin die berriro.
UNRWAren Jerusalem ekialdeko egoitza itxi dute, israeldar talde batek su eman ostean

UNRWAren Jerusalem ekialdeko egoitza itxi dute, israeldar talde batek su eman ostean

Azken egunetan Israelgo Armadak areagotu egin ditu Rafah hiriaren aurkako erasoak, eta, ondorioz, 110.000 pertsona baino gehiagok ihes egin dute bertatik.
Israelgo kolonoek laguntza humanitarioa daramaten kamioiei Gazako sarrera oztopatu diete

Israelgo kolonoek laguntza humanitarioa daramaten kamioiei Gazako sarrera oztopatu diete

Muturreko israeldarrek laguntza humanitarioa duten kamioien ibilbidea oztopatzeko ekintzak areagotu dituzte.

Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia Israelekiko elkarlan akordioak eteteko prest agertu da

Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentzia Israelekiko elkarlan akordioak eteteko prest agertu da

Gazako bakearen alde estatuko unibertsitate campusetan egiten ari diren kanpaldiak eta manifestazioak babestea erabaki dute, eta nazioarteko zuzenbide humanitarioaren defentsarekin "etengabeko konpromisoa" berretsi. Hego Euskal Herriko campusetan, gutxienez bihar arte eutsiko diete kanpaldiei.
Palestinaren aldeko manifestazio jendetsua Malmön, Eurovision hartu duen hirian

Palestinaren aldeko manifestazio jendetsua Malmön, Eurovision hartu duen hirian

Israelgo ordezkaritzak parte hartu duen bigarren finalaurrekoaren aurretik, agintariek segurtasun indarren presentzia ugaritu dute hirian. Greta Thumberg aktibistak bat egin du Palestinako herriaren aldeko protestekin.

Mundu mailako gatazka bat saihesteko deia egin du Putinek

Mundu mailako gatazka bat saihesteko deia egin du Putinek

Indar Armatuetako komandante gorena izan da gaur Nazien aurkako Garaipenaren Eguneko desfilean, asteartean Kremlineko buruzagi kargua hartu ostean. Bere hitzaldian, mendebaldeko errebantxismoa kritikatu du.
80.000 bat pertsonak Rafahtik ihes egin dute azken hiru egunetan, Israelen erasoen ondorioz, UNRWAren arabera

80.000 bat pertsonak Rafahtik ihes egin dute azken hiru egunetan, Israelen erasoen ondorioz, UNRWAren arabera

Asteazken gauean eta ostegun goizean "bonbardaketa ugari" izan dira Rafahko ekialdean. Jada ez da laguntza humanitariorik sartzen Gazara, Israelen setioagatik erabat isolatuta baitago.
Israelek Rafahn eskala handiko erasoari ekiten badio, arma-bidalketa etengo duela iragarri du Bidenek

Israelek Rafahn eskala handiko erasoari ekiten badio, arma-bidalketa etengo duela iragarri du Bidenek

"Bakarrik egon behar badugu, bakarrik egongo gara", azpimarratu du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Joe Bideni bidalitako mezu batean, AEBk armamentua bidaltzeari utziko diola mehatxu egin ostean.
Elurrak ezustean harrapatu du Txileko Santiago, lau urteren ondoren

Elurrak ezustean harrapatu du Txileko Santiago, lau urteren ondoren

Lau urte dira Santiagon elurrik egiten ez zuela, eta 190 urte maiatzean elurra egiten ez zuela. Ekainetik abuztura elurra ohikoagoa izaten da hemen, Andeetako mendi gailurretan gehienbat, baina garai honetarako ez da ohikoa.

Sugar olinpikoa Frantzian da jada

Sugar olinpikoa Frantzian da jada

Sugar olinpikoa Frantzian dago jada. 150.000 lagunek bete dute Marseillako portua iritsieraren unea ikusteko.

Raquel Marti (UNRWA): ''Israel Rafahn sartzen bada, orain arte ikusi gabeko sarraskia gertatuko da''

Raquel Marti (UNRWA): ''Israel Rafahn sartzen bada, orain arte ikusi gabeko sarraskia gertatuko da''

UNRWAk dio, orain arte ikusi gabeko sarraskia gertatuko dela Rafahn Israelek ofentsiba gauzatzen badu. Raquel Marti, errefuxiatu palestinarrentzako agentziako kideak, Rafahn 600.000 haur bizi direla ohartarazi digu.

Palestinaren aldeko aktibistek AEBko Defentsa idazkariaren agerraldi bat eten dute

Palestinaren aldeko aktibistek AEBko Defentsa idazkariaren agerraldi bat eten dute

Lloyd J. Austin Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkariak baieztatu du bere herrialdeak Israelentzako bonben bidalketa bat geldiarazi duela, Rafahn ez erabiltzeko.

Gazan genozidioa ez laguntzeko neurriak eskatu dizkie Eskubide Sozialen ministroak enpresei

Gazan genozidioa ez laguntzeko neurriak eskatu dizkie Eskubide Sozialen ministroak enpresei

Espainiako Atzerri eta Ekonomia ministerioak harrituta agertu dira dagoeneko Pablo Bustinduyk zuzendutako Ministerioak bultzatutako ekimenarekin, eta ez dute babestu.
Europar Batasunak Errusiari izoztutako ondasunak erabiliko ditu Ukraina armatzeko

Europar Batasunak Errusiari izoztutako ondasunak erabiliko ditu Ukraina armatzeko

Borrellek martxoan planteatu zuen Errusiako ondasun ibilgetuek sortutako 3.000 milioi euro inguru horretarako erabiltzea. Xedea dirua uztailetik aurrera bideratzen hastea litzateke.
Bahituak bizirik askatzeko azken aukera izan daitekeela ohartarazi dio Hamasek Israeli

Bahituak bizirik askatzeko azken aukera izan daitekeela ohartarazi dio Hamasek Israeli

Rafaheko operazioa aurrera doan bitartean, balizko su-eten bat lortzeko lehen kontaktuak hasi dira Egiptoko Kairo hirian. Israelen ordezkaritza bat bertan da eta bitartekariekin ari dira hitz egiten.

Zama-hegazkin batek lurreratze-trenik gabe hartu du lur Istanbulen

Zama-hegazkin batek lurreratze-trenik gabe hartu du lur Istanbulen

Paristik zetorren Boeing 767 hegazkinak Istanbulgo aireportuko kontrol-dorreari jakinarazi dio bere lurreratze-trena ez zela irekitzen, eta dorretik gidatuta lur hartu du. Zorionez, ez da inor zauritu.

1 / 30 Hurrengoa

  • Egipto gaur

    Egipto gaur

    Egiptoko Arabiar Errepublikako albisteak eta gertakariak eitb.eus-en

  • Azken ordukoa Libanon

    Azken ordukoa Libanon

    Hezbollahko milizien eta Israelgo indarren eraso eta borroken inguruko azken ordukoa eitb.eus-en

  • Zelenski albisteak

    Zelenski albisteak

    Volodomir Zelenskik egindako adierazpenak eta Ukrainako Gobernuaren eta presidentearen azken albisteak

Juanjo Sanmiguel Nazioarteko gaien analisiak Juanjo Sanmiguel

  • Krisi ekonomikoa

    Krisi ekonomikoa

    Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisiari buruzko web berezia, eitb.eus-en

  • Filipinak

    Filipinak

    Manila eta Filipinetako gainerako uharteei buruzko azken ordukoa eitb.eus-en.

  • Rabat gaur

    Rabat gaur

    Zer gertatu da Mohamed VI.aren erresuman? Albiste guztiak eitb.eus-en

Jesus Torquemada Nazioarteko gaien analisiak Jesus Torquemada