Gaztea
Inauteriak
Gaztea
Ezetz zirudien arren, aurten inauteriak ospatzeko aukera izango dugu Euskal Herrian. Mozorroa azken unerako uzten duzun horietakoa bazara, hona Gaztearen proposamenak.
Cadizeko Errege Eguneko desfileko hartzak. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia
Bi urteren ostean, bueltatu dira inauteriak Euskal Herrira. Astebururako mozorro bila gabiltzan honetan, euskal pop kulturako hainbat erreferente bildu eta honako proposamena egin nahi dizu Gazteak.
Kai Nakai
Arabar artistaren estilo bereziak mozorrorako ematen du. Kai Nakairen mozorroa erraza eta erosoa da. Etxetik duzun txandala jantzi eta kolore bizidun osagarriak gehitu. Makillajea eta orrazkera izan daitezke zailtasun bakarrak. Gure gomendioa: sartu YouTuben eta bilatu eyeliner tutorialak.
Merina Gris
Talde mozorroak nahiago badituzu, Merina Gris aukera ona izan daiteke. Hau ere erosoa eta beroa. Beste bi lagunekin elkartu, jantzi txanodun jertsea eta lortu aurpegia estaltzeko betaurreko edo kortina bat.
Hiru baino gehiago zaretela? Ba, Merina Grisen lagunei deitu: Porrotx, IZARO, Belako, J Martina eta Eneko Sagardoy ere gonbidatu ditzakezue.
Albina Stardust
Ez da mozorrorik errazena, baina dibertigarriena izan daiteke. Artista nafarraren sare sozialetan hamaika look azpimarragarri ikusi ditugu, baina kopiatzeko errazena hurrengo hau izan daiteke.
Jantzi arrosa, paperez egindako lazo erraldoia eta ileorde ilehoria. Takoiak janztea sakrifizio handiegia irudituz gero, jantzi zapatilak, Albinak ulertuko du.
IZARO
Bizkaitar artistaren janzkera estiloa aldakorra denez, beste elementu batean oinarritu dezakezu mozorroa. Gure aukera: limoi zaku bat eramatea. Limoi normalak izan daitezke edo, gogotsu bazabiltza, urre koloreko espraiaz margotutakoak.
Kanpora begira jarrita, Cadizeko Errege Eguneko desfileko pertsonaiak ere kontuan hartzeko modukoak dira. Erosi hartza, Dora Esploratzailea edo Disney printzesa mozorroa eta egin egin beharreko moldaketak.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.