Maritxu Goienetxe eta Aitor Duhalde Uztaritzeko kaskarot dantzariekin egin du topo Miren Nogalesek. Maritxuk dioenez, Uztaritzeko Tinder-a dira bertako inauteriak, etxez etxe joaten baitira neska-mutilak jan-edanean. Ikus ezazu bideoa!
Mikel eta Ane trollez mozorrotu dira, eta biek eskuratu dute 3 klubaren opari sorta. Zorionak, bioi, eta eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi.
Kontrastako inauterietako pertsonaia da 'Gatxi' eta, maskararen atzean, Miren Karmele Oria topatu du Mikel Pagadi aurkezleak. Miren Karmelek herriko hainbat ohitura eta abesti erakutsi dizkio Pagadari, hala nola, "Gatxi" pertsonaia, Rockilloren jaitsiera, "Gatxi porrero tripas de perro..." abestia.
Tolosako inauterietako irudiak ikusi dituzte "Gaur Egun" albistegian eta bete-betean murgildu dira gure lagunak inauteri giroan. Gogora ekarri dituzte inoiz ikusitako mozorrorik onenak. Aurten, mozorrotu ote dira ordea?
Iritsi dira inauteriak Euskal Herrira eta, nola ez, gure sofakideak mozorrotu egin dira. Zertaz ordea? Ez galdu, gaur gauen, atal berri bat, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Momorrotxoak Altsasuko herrira iristen dira eta amarrua eginez, bidean topatzen duten guztia zirikatu egiten dute egurrezko sardeekin. Tradizioa 1930eko hamarkadan galdu bazen ere, gaur oso bizirik dago duela 40 urte berreskuratu zenetik.
Inauteri asteartean ohitura dutenez, gaur ere Lantzeko herritarrak kalera atera dira Ziripot, Miel Otxin, Zaldiko, arotzak eta txatxoekin jaia ospatzera. Airetik hartutako irudietan ikusi ditugu plazan dantzan eta kaleetan gora eta behera.
Tolosako hotelak beteta daude, eta tabernetan bi hilabete eta erdiko lana izaten dute inauterietako astebetean. Izan ere, atzerritik datozen bisitariak gero eta ohikoagoak dira.
08:00etan, pijama jantzita atera dira kalera tolosarrak, txarangaren atzetik gora eta behera ibiltzeko asmotan. Gosaldu ondoren, mozorrotu eta 11:00etan atera dira karrozak.
08:00etan, pijama jantzita atera dira kalera tolosarrak, txarangaren atzetik gora eta behera ibiltzeko asmotan. Gosaldu ondoren, mozorrotu eta 11:00etan aterako dira karrozak.
Eguraldi ederrarekin iritsi dira Farolin eta Zaranbolas Bilbora, Momo jainkosa Donostiara eta Margolariak Gasteizera, eta horiekin festaz gogotik gozatzen herritarrak, handi eta txikiak, mozorroak eta irribarreak soinean.
Mugarik ez musika eta festarentzat inauterietan murgiltzen hasiak diren Euskal Herriko txoko askotan. Donostian, esaterako, kaleak hartuko dituzten inauterietako konpartsen aurkezpena. Tolosan igandeko Zaldunita dute egunik handiena, ostiral mehea gaur.
Iritsi da egutegian markatuta geneukan astea, nahi duzun hori jantzi eta nahi duzun pertsona izateko aukera. Laguntza behar duzu aurtengo mozorroa erabakitzeko?
Antxon Elosegi enpresari eta artista tolosarrari egokitu zaio aurtengo inauteriei hasiera ematea. 91 urte beteak ditu Antxonek eta Inauteri Zale Kuttun izendatu dute.
Azpeitian bada azken hamarkadetan indar handia hartu duen festa bat: txikiteo elegante eguna. Inauterietako Igandean ospatzen da eta honi buruzko xehetasun gehiago ematera etorri da Amaia Aranaga.
Herri inauteriek indar handia dute Euskal Herrian. Unanun, Beriainen magalean, mamoxarroak eta muttuak ateratzen dira kalera. Javi Mazo, Unanuko herritarra gonbidatu dugu gurera ohitura hauen berri emateko.
3 klubeko kideak inauterietan zein dotore mozorrotu diren ikusi nahi dugu. Horretarako, igo inauterietako zure argazkia, eta 3 klubeko opari-sorta irabazteko zozketan sartuko zara.
Aurten ere, inauterietako argazki lehiaketa antolatu dugu. Igo inauterietako zure argazkia argazkiak atalera, eta 3 klubaren opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara. Hauek dituzu orain arte jaso ditugun argazkiak!
12:00etan, Antxon Elosegik eman die hasiera Tolosako inauteriei. Tolosarrek eta bisitariek datorren asteartera arte izango dute jai hauetaz gozatzeko aukera.
Inauteriak udaberrian sartzeko errituzko ospakizuntzat jo izan da. Felix Muguruza etnografoak "Hitzokei" saioan adierazi duenez, "inauteriak iraultzaileak dira, egun horietan agintea herriarena baita eta herriak gaizkileak epaitzen baititu, autoritate eklesiastiko eta zibilari aurre eginez".
Bart, tradizioari jarraituz, ehunka herritarrek Alde Zaharreko kaleak hartu zituzten Kaldereroz jantzita. Hotzari aurre eginez adin guztietako donostiarrek Raimundo Sarriegiren kantuak aho batez abestu zituzten.
400 konpartserotik gora izan dira larunbat gau honetan Donostiako kaleetan barrena, Hungariatik bidaia egon ostean. Kanpalekua, urtero bezala, Konstituzio Plazan egin dute.
Bizkaiko hiriburuko inauterietako aurtengo aldaketa nagusiak mozorro-lehiaketa bitan banatzea eta txikigunea Zabalguneko plazatik Plaza Barrira eramatea dira.
Lurrunezko trena, Kontxako barandilla, pirataz betetako ontzia Bidasoako uretan eta Garfio kapitaina krokodiloarekin dantzan,horiek eta gehiago ikusi dira gaur Sunbillan. Izan ere ihauteritan dena da posible.
Bi aktoreak oso pozik agertu dira Farolin eta Zarambolas antzezteaz 2023ko Bilboko aratusteetan. "Bilbo munduko hiruburua da eta hau erantzunkizun handia da" esan du Lander Otaola bilbotarrak.
Gabonak bukatu berri diren honetan, Eratsunen, Nafarroan, Euskal Herriko lehen inauteriak ospatzen dira. Bertsolariak kopla kantuan aritzen dira etxez etxe, eskean.
Sanba eskoletako danbor hotsak berriro entzun dira gaur gauean Rio de Janeiroko inauterietan, covid-19aren pandemiagatik bi urteko isilunearen ondoren.
"Itxi Liburuak" saioan inauterien historia kontatu ziguten, zerk lotzen gaituen festa honekin eta zein den egun hauen jatorria. Sofakideak tradizio hau gertuagotik ezagutzeko aukera izan dute.
Elkarretaratzea Tolosan, asteburuan 18 urteko emakume batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko. Inauterietako azken egunean, plaza jendez gainezka egon da biktimari elkartasuna adierazteko eta eraso matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko.